Oikocrediten garapenerako finantzaketa 1000 € baino handiago izan da 2016an
Oikocreditek, gizarte-inbertitzaile eta mundu-mailako kooperatibak, gaur argitaratu ditu 2016ko finantza-datuak. Bertan garapenaren finantzaketa-zorroan 1047,2 milioi € daudela jakin zen, 2015ean baino % 16 gehiago.
2017ko martxoaren 22a, Amersfoort, Herbehereak
Emaitza horiek erakusten dute, berriro ere, kooperatibaren konpromisoa dela inbertitzaileen funtsak diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetako pertsonen bizi-baldintzak hobetzeko erabiltzea. Horretarako, finantza-zerbitzuak eskaintzen ditu foku-guneetan: finantza inklusiboak, nekazaritza, energia berriztagarriak eta Afrika.
Hazkunde nabarmena foku-guneetan
Oikocrediten finantzaketa inklusiboen zorroaren barruan biltzen dira mikrofinantzen erakundeetarako eta enpresa txiki eta ertainei laguntza ematen dieten bankuentzako finantzaketa. 2015ean % 11 hasi zen zorro hori, eta 814,5 milioi € izatera iritsi zen 2016an. Oikocredit beste sektore batzuetan ere hasi da lanean, adibidez nekazaritzan eta energia berriztagarrietan; horregatik, finantza inklusiboen partaidetzak zorro osoarekiko estrategikoki murriztu zen, % 82tik % 78ra.
Oikocrediten nekazaritzarako zorro osoa 157,3 euro izatera iritsi zen 2016an; hau da, % 39ko hazkundea izan zuen 2015. urtearekiko. Gaur egun, Oikocrediten zorro osoaren % 15 nekazaritza da, eta inbertsioak handitzen ari da landa eremuetako pobrezia eta langabezia gutxitzea helburu duten proiektuetan.
Oikocrediten ingurumena zaintzeko konpromisoaren parte gisa, energia berriztagarrien zorroaren hazkundeak markak hautsi zituen, eta % 150 hazi zen 2015ean, eta 39,8 € izatera heldu zen 2016an. Energia berriztagarriena foku-gune bat da 2014tik eta Oikocrediten zorro osoaren % 4 da.
Afrikan, Oikocrediten zorroa 188,7 milioi euro hazi zen 2016an, 2015ean baino % 19 gehiago. Lehentasunezko gune horren zorroa % 100 baino gehiago hazi da azken hiru urteetan.
Halaber, Oikocrediten inbertsioen zorro osoa % 47 hazi zen, 113,8 milioi eurora iritsi arte. Hori bat dator erakundearen estrategiarekin, hau da, arrisku-kapitala eta epe luzerako laguntza estrategikoa behar duten erakunde kideetan inbertitzearekin.
Kapital-sarrera irmoa eta gaitasunak garatzeko programa berriak
Laguntzen dioten elkarteekin, kideekin eta banku bazkide etikoekin batera, Oikocreditek 94,3 milioi euro bildu zituen mailegu-funts garbietan (2015: 102 milioi euro), haren helburuei eutsiz.
Oikocreditek garatzeko gaitasunen 45 esku-hartze onetsi zituen 2016an, eta 490 000 euro gastatu zituen haren mundu-mailako hiru programetan: nekazaritzan, finantza-zerbitzuetan eta bezeroekiko emaitzen neurketan. Oikocreditek jarraituko du garatzeko gaitasunetan egiten duen ahalegina zabaltzen, erakunde kideak indartze aldera.
“Gure inbertitzaileek ere Oikocrediten pasio bera dute”
Ging Ledesmak, Oikocrediteko bitarteko zuzendari exekutiboak, hauxe esan zuen: “Beste urte batez arrakastaz eskaini dizkiegu maileguak, kapital-inbertsioak eta garatzeko gaitasunak 70 herrialdetako 801 bazkideri. Hori posible izan da gure 54 000 inbertitzaileei esker, haiek ere Oikocrediten pasio bera dutelako.
Gure foku-guneetan lanean segitzen dugun bitartean, lehentasuna izango da oreka mantentzea itzulkin sozialen, finantza-itzulkinen eta ingurumen-itzulkinen artean. Era berean, gure erakundea oraindik gehiago indartzen jarraituko dugu eta aukera berriak aztertzen, diru-sarrera gutxiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzen jarraitu ahal izateko”.
Emaitza garrantzitsuenetako batzuk dira:
- Aktibo totala % 18 igotzea, 1209,3 milioi euro arte
- Garapenerako finantza-zorroa % 16 haztea, 1047,2 milioi euro arte
- Afrikako finantzaketa % 19 haztea, 188,7 milioi euro arte
- Gaitasunak garatzeko 45 konpromiso, 490 000 euro arte
- Mailegu-funts garbien sarrera, 94,3 milioi €
- Emaitza garbi kontsolidatua, 29 milioi euro
- Proposatutako dibidendua: % 2
Oikocrediti buruz
Oikocreditek berrogei urte baino gehiagoko esperientzia du finantza inklusiboekin (horien arten mikrofinantzak), nekazaritzarekin eta energia berriztagarriekin lan egiten duten erakunde kideak finantzatzen. Oikocrediten helburua da diru-sarrera baxua duen pertsonen bizi-estandarra hobetzea, eta horretarako baliatzen ditu maileguak, kapital-inbertsioak eta garatzeko gaitasunak. Oikocreditek 70 herrialdetako 801 kide finantzatzen ditu, eta haren kapitala 1047,2 milioi euro da.