Sortu inpaktua zure kapitalarekin
Helburu sozialak dituen nazioarteko inbertsio-kooperatiba da Oikocredit, eta lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia du inbertsioaren bidez garapen iraunkorra sustatzen.
Gure kideek eta inbertitzaileek ematen dizkiguten funtsekin, maileguak eta kapitaleko inbertsioak eskaintzen ditugu, baita finantzatzen ditugun erakundeei laguntza ez-finantzarioa ere, gaitasunen garapena bezalako gaietan. Gure laguntzarekin, diru-sarrera txikiak dituzten pertsonentzako lan-aukerak handitzen dira Hego Munduko herrialdeetan. Gure lehentasuna errenta baxuak dituzten pertsonak ahalduntzea da, etorkizun iraunkorra eraiki dezaten beren buruentzat, familientzat eta komunitateentzat.
Parte hartu aldaketa positiboa eragiten duen mundu-mailako mugimenduan
Oikocredit-en inbertitzen duzunean, dirua ongizate-helburuetarako erabiltzen duten eta antzeko ideiak dituzten milaka pertsona eta erakunderen mundu-mailako komunitatearen partaide bihurtzen zara. Horrez gain, gure tokiko komunitatean ere parte har dezakezu, zure eskualde/herrialdeko Oikocredit-en laguntza-elkarteekin bat eginez.
Gure laguntza-elkarteekin batera, ipar hemisferioko gai garrantzitsuei buruzko kontzientziazioa ere sustatzen dugu.
Eskuratu zure inbertsioaren errendimendu sozial eta ekonomikoa
Oikocredit-en helburu nagusia da diru-sarrera gutxi dituzten pertsonentzat inpaktu soziala sortzea. Horrez gain, gure inbertitzaileei dibidenduak eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Urtero, Oikocredit-en diru-sarreren eta inbertitzaileek jasotzen duten errendimenduaren banaketa nola egin erabakitzen dute gure kooperatibako kideek. Aurreko urteetako urteko dibidenduak % 2, % 1 eta % 0,5 izan dira (kontsultatu azken dibidenduen zifrak gure urteko txostenaren bost urteko datuen taula konparatiboan). Egon dira, halaber, dibidendurik gabeko urteak.
Ez dago administrazio- edo kudeaketa-kosturik Oikocredit-en zuzenean inbertitzearekin erlazionatuta.
Jaso informazioa inbertsioari buruz
Oikocredit-eko inbertsioak partizipazio gisa egiten dira, alegia, bozkatzeko eskubiderik ez duten kapital-tresnak dira. Partizipazioak Herbeheretako legediaren mende daude. Edozein inbertsio egokia da berekin dakartzan arriskuak argi ulertzen badira. Gerta liteke denbora asko behar izatea dirua berreskuratzeko; agian ez duzu ezer berreskuratuko, edo hasieran Oikocredit-en inbertitu zenuena baino gutxiago berreskuratuko duzu. Inbertitu aurretik, irakurri liburuxka, baita gure webgunean eskuragarri dituzun dokumentuak ere.Eskuratu informazio gehiago zure inbertsioaren arriskuei buruz, inbertitzaileentzako oinarrizko informazioa atalean.