Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocredit, pertsonetan inbertitu

Oikocredit garapena zilegitzeko kreditua eskaintzen duen erakundea da. Horrela, Hegoaldeko herrialdetan txirotasuna murrizteko lagungarri diren proiektuak finantzatzen ditu. Oikocredit da mikrofinantza eskaintzen duen finantzatzaile pribatu handienetakoa. Halaber, kreditua eta kapital soziala eskaintzen die ekoizpen-kooperatiba, bidezko merkataritzako erakunde nahiz enpresa txiki eta ertainei.

Gure misioa

Oikocreditek herritar eta erakundeei modu arduratsuan inbertitzeko eskaintze die. Finantza zerbitzuak eskaintzen die eta erakundeei laguntza ematen die, diru-sarrera gutxi dituzten pertsona edo komunitateei bizi kalitatea modu iraunkorrean hobetzen laguntzeko.

1975. urtetik, Oikocredit kooperatibari esker, kontzientzia soziala duten pertsona eta erakundeek beren aurrezkiak modu errazean inbertitu ahal izan dituzte, banku etikoko irizpideekin bat etorriz. Horrela, Hegoaldeko herrialde txiroetan pertsona askoren bizimodua hobetzea lortu da.

Oikocredit kooperatiban inbertitzen den dirua Hegoaldeko erakundetara bideratzen dugu mailegu gisa. Erakunde horiek diru hori mikrokredituetan birbanatzen dute, edo tokiko komunitateetako proiektuetara bideratzen dute. Esperientziak erakutsi digu herrialde horietako pertsona eta erakundeek gure konfiantza merezi dutela.

Gure etorkizuna

Mundu mailako gizarte bat eta bidezkoa, zeinean baliabide guztiak modu jasangarrian banatzen diren. Pertsona guztiak ahaldunduntzen dituen gizarte bat eta bizitza duin bat eraikitzeko guztioi aukera berberak eskaintzen dizkiguna.

Gure baloreak

Pertsonak
Oikocredit kooperatibak zailtasunak dituzten pertsonak laguntzen ditu, edozein izanik horien sinesmena, kultura, adina edo generoa.

Partekatu
Oikocredit zentzuz partekatzeko modu bat eskaintzen du. Baliabideak, aberastasuna eta boterea modu desberdinean banatzen direnean, mundua gatazken agertoki bilakatzen da. Komunitate orokorra bere jabetza partekatzeko, elkarrekiko errespetuz jokatzeko eta elkarlanean aritzeko prest agertzen denean, justizia eta bakea gailenduko dira.

Izaera ekumenikoa
Munduan badira beren baliabideak partekatzeko prest dauden pertsona fededunak. Oikocredit kooperatibak bat egiten du elkartasunezko mundu mailako itun horrekin.

Oinarrizko taldeak
Garapena eraginkorragoa da parte-hartzaileagoa denean eta oinarrizko taldetatik eratortzen denean, Hegoaldetik nahiz Iparraldetik. Oikocredit kooperatibaren kultura kooperatiboan pertsonen partaidetza eta ekimena ezinbestekoak dira erabakiak hartu eta esku-hartzeak antolatzerakoan.

Osotasuna
Pertsonen arteko errespetuak leialtasuna eta konfiantza eskatzen ditu. Oikocredit kooperatibak ulerkorra izatea proposatzen du eta, era berean, bere politiken parametro guztien inguruko komunikazio leial eta erabat gardena ahalbidetzea.

Ingurumena
Ekosistema orekatua da bizitzaren oinarria. Horrenbestez, zaindu egin behar da. Oikocredit kooperatibaren arabera, naturak oreka osasungarria izan dezan, ezinbestekoa da baliabideen eta boterearen bidezko banaketa munduan barna.