Oikocredit-eko inbertitzaileek Oikocredit-en inbertitzeko baldintza eta zehaztapen garrantzitsuak dituzten dokumentuak eta informazioa irakurri behar dute inbertitu aurretik.
- Partizipazioen baldintzak (Erderaz). Partizipazioen baldintzetan zehatz-mehatz deskribatzen da nola kudeatuko den Oikocredit-eko zure inbertsioa eta zein eskubide eta betebehar dituzun Oikocredit-eko inbertitzaile gisa. Oikocredit-ek partizipazioen baldintzak aldian-aldian aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen duenean.
- Liburuxka (Erderaz): besteak beste, Oikocredit-en inbertitzeak dituen arrisku nagusiak deskribatzen ditu.
- Estatutuak (Erderaz). Estatutuetan, besteak beste, Oikocredit-eko zure inbertsioaren oinarrizko baldintzak agertzen dira. Estatutu horiek aldatu egin ditzake Oikocredit-ek, Asanblada Orokor batean kideekin hala erabakiz gero.
- Kontsumitzailearentzako informazioa (Erderaz) urruneko kontratuei eta establezimenduz kanpo egindako kontratuei buruz.
Kontuan izan galdera eta erantzunetakoren batean emandako informazioa aipatutako dokumentuetan emandako informazioarekin bate egiten ez badu, dokumentuetako informazioa gailenduko dela.