Oikocreditek diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetako inbertsioak handitu ditu
Amersfoort, Herbehereak, 2014ko ekainaren 23a
Aurten, aurreko urteetako joera positiboa dela eta, Oikocreditek % 20 handitu ditu inbertsioak diru-sarrera gutxi dituzten herrialdeetan eta aldi berean, gizartean emaitza baikorrak lortu ditu. Hala ere, nazioarteko kooperatibaren funtsezko oinarriak berberak dira: Emakume ekintzaileak sustatu, bezeroa babesteko oinarriak izan eta ingurumenean eragin baikorra duten proiektuak lehenetsi.
Gizarte jarduera zuzendaria den Ging Ledesma andreak esan bezala, garapenerako finantziazioa 11 % handitu dugu, eta 591 milioi eurora iritsi ez ezik, ingurumen politikan hanpadura handia egin dugu eta konpromisoen betikotzea lortu dugu emaitzetan; bai kooperatiban, baita Oikocrediten laguntza jasotzen duten erakundeetan ere.
2014. urtean ere, diru-sarrera gutxi dituzten pertsonei finantza-inklusioa eskaintzen dieten zerbitzuak indartzen jarraituko dugu eta modu horretan, nekazaritza balio-kateak enfasi handiagorekin sustatuko ditugu, izn ere, Oikocreditekin harremana duten komunitate gehienen ardatza dira. Gainera, energia berriztagarrien sektorean eta epe luzeko proiektuetan ere arreta jarriko dugu.
Oikocrediten 2013ko gizarte emaitzei buruzko prentsa-oharra osorik irakurtzeko sakatu hemen.