Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Finantza inklusiboen eginkizuna

Finantza inklusiboen eginkizuna

Anton Simanowitzasteazkena, 13 de azaroa de 2013

Egun Oikocreditek mikrofinantza erakundeetan guztira 589 inbertsio egin ditu, eta horrek, egindako inbertsio osoaren % 80a suposatzen du. Zergatik dira mikrofinantzak horren garrantzitsuak? Zergatik funtzionatzen dute? Duela gutxi Oikocrediten lan egiten duen Anton Simanowitz akademiko eta adituari elkarrizketa bat egiteko aukera izan genuen.

Lehendabizi, zer dira mikrofinantzak?

Mikrofinantzen oinarrizko printzipioa finantza sistema arruntetik  at gelditzen diren pertsona taldeei finantza zerbitzuak eskaintzea da. Dirua mundu osoko pertsonen bizimoduan eragiten duen faktore erabakigarria da. Guzti-guztiok ditugu eguneroko gastuak; janari eta arropa erostea, berogailua, argindarra, ura edo hezkuntza gastuak adibidez. Kontua da, kolektibo txiroek gainera aurreikusi ezin dezaketen errenta baxu bat ere badutela. Ez da arraroa izaten pertsonek behar duten dirua behar duten unean bertan eduki ezin izatea.

Gainera, pertsona horiek bizitzak berak sortzen duen ziurtasun ezari aurre egin behar diete: osasun tratamendua bat ordaindu, itaxurrak dituen teilatu bat konpondu edo negozio berri bat eraiki, bere kontroletik kanpoko arrazoiengatik izandako istripu baten ondoren. Mikrofinantzei esker kolektibo horiek behar duten dirua behar duten une horretan bertan izan dezakete eskura. Kolektibo batzuek ez dute osasun zerbitzurik jasotzeko aukerarik izaten, finantza baliabide ezagatik.

Azken batean, mikrofinantzek pertsona taldeei negozio bat sortzeko edo inbertitzeko laguntza emanten diete: haziak saso egokian erosteko edota ongarriak ordaintzeko. Mota horietako inbertsioei esker negozio egonkorrak sor daitezke, nekazaritza egonkorragoa bidera daiteke eta bezeroek diru-sarrerak handitzeko aukera izan dezakete.

Mikofrinantza bazkidea Valdomero Vizueto, COAC mailegu kooperatibako Marcelo Guamán mailegu- emailearekin, Fernando Daquileman, Ekuadorren.

Azkenaldian mikrofinantzek kolektibo txiroak zorrez beteta uzten dituztela entzun izan dugu. Zer erantzungo zenieke entzundako kritika horiei?

Egia da mikrokredituak kolektibo txiroei maileguak ematea dela eta aldi berean mailegu bat zor bate re badela. Baina faktore erabakigarria da ordea, mailegua etekinak lortzeko erabiltzen dena la ez. Mikrokredituei esker bezeroak produkzioa handitu badezakete, larrialdiko osasun tratamendu bat ordaindu badezakete eta beraz, familiaren diru-sarrerak ziurtatu baditzakete, orduan, mikrofinantzek eragin baikorra izan dute.

Oso garrantzitsua da pertsona txiroei mailegu bat emateak arriskuak ere ekar ditzakeela kontuan izatea. Ezinbestekoa da mikrfinantza erakundea adi ibiltzea eta hasiera-hasieratik bezeroek mailegua itzultzeko beharrezko gaitasuna izango dutela jakitea. Gainera, maileguek bezeroen beharretara egokitzeko diseinatuta egon behar dute.

Duela gutxi mikrofinantza kudeatzaile batzuei hezibidea ematen ibili zara. Zer nahi duzu parte hartu duten horiek ondo barneratzea?

Gakoa da, mikrofinantzek duten eragin soziala oinarrizko alderdi gisa ulertzea eta ez da osagarritzat jo behar. Mikrofinantza erakunde guztiak kontziente izan behar dute eta maileguak nori ematen dizkieten argi izan behar dute eta noski nor baztertzen duten ere jakin behar dute. Finantza zerbitzuetara jo ahal izate hutsak ez du inor pobreziatik aterako baina, pertsonei dituzten baliabide gutxi horiek kudeatzen laguntzen die. Mikrofinantza erakundeek haien bezeroen benetako beharrak zeintzuk diren dakitenean finantza-zerbitzuak eskaintzeko eragin eremua zabaldu egiten da. Beharrak argi izanda, mikrofinantza erakundeek balioa handitzeko eta bezeroei laguntza emateko bide berriak bilatu ditzakete, finantza gaietan zein negozio kudeaketan heziz, adibidez.

Gainera, benetan garrantzitsua da mikrofinantziek lagundu zein kalte egin dezeketela gogoan izatea. Mailegu bat zor bat da eta zor bat kaltegarria izan daiteke. Ezinbestekoa da beraz, mikrofinantza erakundeak kontuz ibiltzea bezero hautaketan, mailegatutako kopurua zehaztean zein mailegua berreskuratzeko presioa egiterako orduan. Esaterako, nik beti nabarmentzen dut mikrofinantza erakundeek maileguak itzultzeko arazoak izaten dituzten pertsonekin izaten duten jarrera egokia. Zoragarriena litzateke produktu eta zerbitzuek berez, aurrezkiek bezala, zorrak ordaindu ahal izateko balio izatea bezeroei, baina hori bezain garrantzitsua da mikrofinantza erakundeek zorra berregituratzeko gaitasuna izatea eta bezeroekin jarrera ireki bat duten eta lagunatzeko prest dauden langileak dituztela bermatzea.

« Atzera