Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Mirjam 't Lam, Oikocredit-eko zuzendari nagusi izendatua

Mirjam 't Lam, Oikocredit-eko zuzendari nagusi izendatua

Mirjam 't Lamasteazkena, 17 de azaroa de 2021

Mirjam 't Lam izendatu dute Oikocredit-eko zuzendari nagusi, eta 2021eko abenduaren 1etik aurrera hasiko da lanean.

Mirjam 2020ko azaroan batu zen Oikocredit-era Finantza eta Arriskuen zuzendari gisa, eta Oikocredit-eko Bitarteko Zuzendari Exekutibo gisa ere aritu da lanean 2021eko abuztutik.

20 urteko esperientzia du eragin-inbertsioetan eta finantza-zerbitzuetan, rol komertzialak eta estrategikoak eta gobernantza exekutiboa eta ez-exekutiboa barne, baita nazioartean ere.

Oikocredit-eko Ikuskapen Kontseiluko presidente Cheryl Jacksonek esan zuen: "Mirjam hautagai aparta zen Oikocredit-eko Zuzendari Exekutibo posturako, bere lidergo finantzarioagatik eta garapenaren finantzaketan egindako ibilbide garrantzitsuagatik. Era berean, gure kooperatibak egiten duen lan ordainezinarekiko grinagatik nabarmendu zen ".

Irakurri gehiago prentsa-agirian [Gazteleraz] >>

« Atzera