Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Mexikon desberdintasuna markatzen: ETE-etan inbertitzearen balioa

Mexikon desberdintasuna markatzen: ETE-etan inbertitzearen balioa

Image 2 CON-MX-03.jpgasteartea, 16 de urria de 2018

Finantza inklusioa Oikocrediten lehentasunezko sektore nagusia da. Eguneratutako estrategiaren bitartez, Oikocredit kooperatibak haren bazkide mikrofinantzarioekiko konpromisoan sakondu nahi du, eta aldi berean, bazkideak bilatzen ditu ohiko finantza erakundeetatik harago. Oikocreditek gero eta gehiago zuzentzen du bere lana “inguru galduan” eragina izatera, enpresa txiki eta ertainak (ETE) finantzatuz, Mexikon egiten ari den moduan.

Mexikon finantzaketa falta oztopo handia da oraindik ere enpresa txiki eta ertainen (ETE) hazkunderako.

Herrialdean eskala handian itzulkin ekonomikoak eta sozialak sortzeko ahalmena dute ETE-ek. Hala ere, interes tasa baxuenek urrundu egiten dute ETE-en balizko finantzaketa, eta ondorioz, ohiko mailegu emaileek, banku konbentzionalak kasu, korporazio handietan eta kontsumitzaileentzako maileguetan zentratzen dute haien finantzaketa.

Oikocrediten Mexikoko bulegoko herrialde kudeatzaile den Carlos Riusek honako hau dio: “Gure bulegoak kalkulatu duenez, 4 milioi ETE inguru daude Mexikon, eta horien produktuek ordaintzen duten zergek herrialdeko BPGd-ren % 50 osatzen dute. Eta are garrantzitsuagoa dena, herrialdeko lanpostuen % 70 haiek sortzen dute. Horra hor zertan lagun dezakeen Oikocreditek”.

Arreta jartzea inpaktu sozialerako ETE-etan
Mexikon ETE-ek finantzaketa lortzeko ezintasunari erantzuna emateko, Oikocrediten Mexikoko bulegoa lanean ari da ETE-en zerrenda garrantzitsu bat sortzeko, zuzeneko maileguen bidez zein ETE-ei babes ekonomikoa ematen dieten finantza erakundeen bidez.

Onura bikoitza da. Lana eta lanpostuak sortzeaz gain, ETE-ek inpaktu sozial positiboa izan dezakete haien langileengan laneko osasuna eta segurtasuna, langileen onurak eta laneko poztasuna bezalako gaiei dagokionez.

Oikocreditek eta haren bazkide gehienek Mexikon babesten dituzten ETEak enpresa formalak dira. Horrek esan nahi du haien langile guztiak legeari jarraikiz daudela enplegatuta eta babestuta. ETE horiek erregistratuta daudenez, langileen osasuna eta onurak babestu eta sustatzen dituzten lege eta araudiak betetzen dituzte. Esate baterako, gutxieneko soldata bat dago ezarrita, eta Mexikoko legeak dio enpresa guztiek haien mozkin garbien % 10 langileekin partekatu behar dutela. Hori esanguratsua da Mexikon; izan ere, langileen % 60k enplegu informala du.

Oro har, honako elementu hauek ETEi eragin sozial jasangarria sortzen laguntzen diete, eta eragin hori onuragarria da langileentzat zein enpresentzat: laneko segurtasuna soldata duinekin, lan baldintza onak eta komunitateak hobetzea zergekin finantzatutako gobernu ekintzen bidez.

 

Oikocrediten bazkideak desberdintasuna markatzen ari dira
Oikocreditek Mexikon ETEak babesten dituzten hainbat finantza erakunderekin elkartu nahi izan du.

Financiera Emprendedores, Oikocrediten bazkidea, ETEak finantzatzen dituen erakunde bat da, baina ez da banku bat. Merkataritza Ganberarekin elkartuz egiten ditu finantzaketak. Harago joanaz,   Financiera Sustentable; hori ere Oikocrediten bazkidea, eta zuzenean dago sartuta gas naturaleko ibilgailuen balio katean. Hala, emaitza positibo hirukoitza lortzen da.

Bazkide diren ETE-entzako finantzaketarako sarbidea ematen duten kredituen kooperatibak ere babesten ditu Oikocreditek. Esate baterako, Unión De Crédito General kooperatibak babesa ematen die eskualde eremuetako ETEi, eta Unión de Crédito Concreces kooperatibak, aldiz, Mexikoko gune behartsuetako ETEi.

Oikocreditek Mexikon ETE-ekin egiten duen lanak bazkideek eta horien bezeroek gizarte jardunari eta ingurumenarekiko kontzientziari lehentasuna eman diezaioten ere laguntzen du.

Oikocrediteko Gizarte Jardun eta Inbertitzaileekiko Harremanen Ataleko zuzendaria den Ging Ledesmak honako hau dio: “Ikusten ari garenez, ETE-ekin lotura duten gero eta bazkide gehiagok dute interesa gizarte jarduneko adierazle sistema erabiltzeko pertsonei egiten duten lanaren berri eta horrek dakarren eragin sozialaren berri emateko. Erantsi balio erreala zure negozioari, hainbat zentzutan”.

Oikocrediten eguneratutako estrategiaz gehiago irakur dezakezu hemen.

 

 

« Atzera