Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bitarteko zuzendari exekutiboaren gutuna

Bitarteko zuzendari exekutiboaren gutuna

osteguna, 12 de urtarrila de 2017

Lagun, inbertsiogile eta lankide horiek:

Urte berri bat hasi da. 2016. urteko balantzea egin ostean (gure urteko emaitzak m artxoan iragarriko dira), orain arreta 2017an gertatuko den horretan ardazteko garaia da. Urte berri honek ekarriko diguna ikusteko irrikan gaude: hasiera berri bat, etengabeko arrakasta, baita aukera eta jomuga berriak ere. Urte bakoitzaren hasiera itxaropenez beteta dago.

Itxaropena Oikocrediten egitekoaren eta balioen erdigunean dago. Gure ikuspegia sinesmen positibo eta fidakor batean oinarritzen da, alegia, ahalduntzea eta aukerak sortzea gizarte global hobe bat lortzeko urratsak direlakoan.

Zalantzarik gabe, egoera batzuek gure itxaropena probatuko dute. Gatazkak eta hondamendi naturalak gure kideek aurre egin behar dieten erronka zailenen artean daude. Hala ere, gure kideek zailtasun horiei aurre egiten dietenean —adibidez, Filipinetako, Ekuadorreko eta Ukrainako gure kideek, gure albistegian irakur dezakezuen moduan—, ez daude bakarrik. Oikocreditek suspertzeko, berreraikitzeko eta etorkizunera baikortasunez begiratzeko aukera ematen die.

Gure erakundearen izenean, eskerrak ematen dizkizuet zuen itxaropena gugan jartzeagatik. 2017an, gure lau funtsezko arloetan inbertitzen jarraituko dugu: finantza inklusiboetan, nekazaritzan, energia berriztagarrietan eta Afrikan. Gure kideen lana babesten eta gure inbertsiogileei beren inbertsioen itzulera hirukoitza (gizarte-, ingurumen- eta finantza-arlokoa) eskaintzen jarraituko dugu. Oikocreditek egiten duen lanak eta jasotzen dugun babes indartsuak gure etorkizunerako itxaropenez betetzen naute, eta zuetako bakoitzari honen kide izateagatik eskerrak eman nahiko nizkioke.

 

Agur bero bat,

Ging Ledesma

Bitarteko zuzendari exekutiboa

Oikocredit International

« Atzera