Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzaileari elkarrizketa
Carlos Rius elkarrizketatu dugu, Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzailea. Oikocreditek herrialdean burutzen dituen jardueren inguruan eta kredituen kooperatibekin lan egitea herrialdearen inbertsio estrategiaren foku-puntua bihurtu izanaren inguruan jardun dugu.
Zein da Oikocreditek Mexikon duen estrategia?
Oikocrediten estrategia Mexikon garatzeko prozesua bakarra eta erronkez betea izan da. 2011n Oikocrediten estrategia aldatu egin zen: mikrofinantzen sektoretik aldendu zen (gehienbat interes-tasak altuak zirelako) eta kredituen kooperatiben sektore helduenera eta enpresa txiki eta ertainen (ETE) finantzaketara hurbildu zen.
Aurre egin behar izan genion erronka nagusia mikrofinantzen zorro guztia ordezkatu behar izatea (ia % 60 2011n), eta sektore berri batean sartzea izan zen, non Oikocredit ezezagun samarra zen. Hautaketa-irizpide argiak garatu genituen, eta leku geografiko zehatzetara zuzentzea erabaki genuen, gizarte-egoera ahulenean zeuden Mexikoko estatuetara hain zuzen ere. Bertan, kredituen kooperatiben bitartez ETEak finantzatzeari ekin genion. Finantzaketa-laguntza horrek eragin zuzena du enpresa mikro, txiki eta ertainen sektorean. Enpresa mota horiei esker, gizarte-egoera ahulean dauden pertsonek ogibidean jardun ahal dute. Oikocreditek kredituen kooperatibei laguntzen dienez, Mexikoko pertsona behartsuen garapen ekonomikoa sustatzen laguntzen du.
Zer da kredituen kooperatiba bat eta zein desberdintasun ditu mikrofinantzen erakunde batekin?
Ziurrenik ezagunak egingo zaizkizu mikrofinantzen erakundea edo ETEentzako bankuak kontzeptuak, baina beharbada kredituen kooperatiba ez da hain ezaguna. Kredituen kooperatibak ere finantza-erakundeak dira, baina bazkideak izaten dira jabeak (era berean bezeroak ere bai), eta ez talde txiki bat.
Mexikon, kredituen kooperatiba guztiak araututako erakundeak dira, eta soilik pertsona edo korporazioek eratutako enpresa mikro, txiki, eta ertain formalei eskaini ahal dizkiete finantza-zerbitzuak. Kredituen kooperatiben helburua da kide edo bezeroei aurrezten laguntzea eta finantza-zerbitzu eskuragarriak jasotzea.
Kredituen kooperatibaren filosofia kideek elkarri laguntzea da. Kredituen kooperatibetako kide askori gustatzen zaie bere aurrezkiek beste kide batzuen enpresak finantzatzen lagunduko dutela jakitea.
Nola sartzen da Oikocredit CONCRECESeko bazkidea Mexikon duzuen estrategian?
Concreces herrialdeko kredituen kooperatiba indartsuenetakoa da. Concrecesek gehienbat Oaxacan lan egiten du, non Mexikoko laugarren pobrezia-indizrik altuena dagoen (2014an biztanleen % 66,9). Horrez gain, estatu horretako garapen ekonomikoa motelena da eta Mexikoko finantza sarbide txikiena du.
Guretzako garrantzitsua da Concrecesi laguntzea, diru-sarrera baxuak dituzten pertsona edo komunitateen bizi-kalitatea hobetu ahal izateko. Hori guztia, leku geografiko zehatzean lanpostuak sortuz — lan formalen % 75 ETEk sortzen dituzte — eta hainbat pertsonen ogibide-bitartekariak eusten dituzten tokiko ETE-ei finantza-zerbitzuak eskainiz egiten dugu.
Zein garrantzia du ingurugiroak Oikocreditek Mexikon egiten dituen jardueretan?
Oikocredit Mexikok bazkideen artean (finantza-erakundeak barne) ingurugiro-kontzientzia sustatzen du, eta karbono aztarna deuseztatzea lortzeko animatzen ditu. Gure bazkideak sortzen duen aztarna zein handia edo txikia den kontuan hartu gabe, bazkideari gaia azaltzen diogun moduan azalduta, honek bere inbertsiogileei ere planteatzen dio gaia. Horretarako, Pronatura-rekin (Mexikon karbono aztarna deuseztatzeko gobernuz kanpoko erakunde handiena) akordio berezi bat garatu dugu. Horren bitartez, karbono aztarna neurtu nahi duten bazkideei eta urtero konpentsatu nahi dutenei baldintza bereziak eskaintzen dizkiegu.
Zein da Oikocreditek Mexikon etorkizunerako duen estrategia?
Oikocredit Mexikoren estrategia gure zorroa irmotzen joatea da, eta piramideko oinarrizko beharrizanekin (hezkuntza, osasuna, ura, etab) harremana duten kredituen kooperatiba eta finantza-erakundeekin lan egitea. Mikrofinantzen sektoreari dagokionez, gure estrategia hobetzen ari gara erakunde zehatzei laguntza eman ahal izateko, eta egungo merkatuaren paradigmari aurre egiteko interes-tasak jaistearen helburu argia daukagu.
Informazio osagarria
Argazkiaren izenburua
Erdian, Carlos Rius (Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzailea) Ezkerrean, Concreceseko sustatzaileak eta Suárez jauna, Concreceseko kideetako bat, honen dendan.
Mexikoko Oikocredit bulegoaren laburpena
Lanean jardun zuen lehen urtea: 1989
Bazkide kopuru historikoa: 53
Langileak: 4
Sektore nagusiak: Finantza-erakundeak (ETE-ei finantziazioa)
Kredituen kooperatiba eta mikrofinantzen erakundeen arteko konparazioa Mexikon
|
Kredituen kooperatibak |
Mikrofinantzen erakundeak |
Egitura |
Bazkideenak diren finantza-erakundeak. Gehienak bazkideek egiten dituzten epe luzeko inbertsioen bitartez finantzatzen dira. |
Irabazi asmodun erakundeak. Akziodunak dira jabeak eta orokorrean kanpoko maileguen bidez finantzatzen dira. |
Bezeroak |
Bezero guztiak ETEak eta kredituen kooperatibetako kideak dira. |
Diru-sarrera baxuak dituzten kide edo bezeroei zuzenduta daude, gehienak emakumeak. |
Gobernamendua |
Gobernamendu-egitura sendoak. Zuzendaritza-batzordeko kideak independenteak izaten dira, barneko kontu-ikuskaritza eta kanpoko ikuskaritza. |
Orokorrean ahulak diren gobernamendu-egiturak, interesa duen talde batek kontrolatuta. |
Irabaziak |
Finantza-tarte baxuagoa, eraginkortasunari zuzenduta finantza-irabaziak bezero edo kideei transferitzeko. Sektoreko Urteko Tasa Baliokidea (UTB): % 20 |
Finantza-tarte oso altuak. Sektoreko Urteko Tasa Baliokidea (UTB): % 70 |
Produktuak eta zerbitzuak |
Askotariko finantza-zerbitzuak: inbertsioak, kreditua, faktorizazioa, etab. |
Finantza-zerbitzu mugatuak. |
Artxiboa > 2016 > uztaila
- 21/07 16/7/21, 11:00 - Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du
- 12/07 16/7/12, 12:00 - Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea
- 08/07 16/7/8, 12:00 - Bere jendeari laguntzen dion kapelen enpresa
- 04/07 16/7/4, 12:00 - Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzaileari elkarrizketa