Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek 11 milioi dolar inbertitu ditu eguzki-energiako instalazio batean, Hondurasen

Oikocreditek 11 milioi dolar inbertitu ditu eguzki-energiako instalazio batean, Hondurasen

osteguna, 10 de martxoa de 2016

Oikocredit gizarte-inbertitzaileak eta nazioarteko kooperatibak 11 milioi dolar inbertitu zituen, pasa den otsailean, honako konpainia honetan: Compañía Hondureña de Energía Solar, S.A. de C.V. (COHESSA). Hondurasen hegoaldean, Nacaome probintzian, «Valle Solar» eguzki-energiako instalazioa martxan jartzen ari den eguzki-energiako enpresa da. Honduras Erdialdeko Amerikako bigarren herrialde txiroena da; izan ere, Mundu Bankuak kalkulatzen du biztanleen % 62,8 pobreziaren puntuaren azpitik bizi zela 2014an.

Urte berean, COHESSAk energia erosteko akordioa sinatu zuen, hogei urtera, Energia Elektrikoko Enpresa Nazionalarekin, eta horrek epe luzeko bezeroa bermatzen zion, Hondurasko sarera iraulitako energia garbi guztirako. Erosketa-akordio horrek balio du matrize elektrikoa herrialdera dibertsifikatzeko eta zentral termikoekiko mendekotasuna murrizteko. Horrela, «Valle Solar»ek Hondurasen energia fidagarriagoa, garbiagoa eta merkeagoa hornituko du.

2015eko maiatzean, Hondurasko Juan Orlando Hernández presidenteak «Valle Solar» eta «Nacaome»ko eguzki-energiako instalazioak inauguratu zituen. Bi instalazio horiek, Hondurasko eguzki-instalazio handienak izateaz gainera, Latinoamerikako handienak ere badira.

Energia berriztagarrien estrategia

Oikocrediten 11 milioi dolarko inbertsioa Nazioarteko Finantza Korporazioaren (IFC ingelesez) proiektuaren 120 milioien zati da; proiektu horren helburua da Valle Solarko eguzki-energia fotovoltaikoaren (FV) instalazioa eraikitzea eta ekipatzea eta martxan jartzea. Inbertsioa bat dator Oikocrediten Finantza Etikoen eta Energia Berriztagarrietan Inbertitzeko estrategiarekin, zeina garapenean eragin handia duten inbertsio iraunkorretan zentratzen baita.

Oikocrediteko energia berriztagarrien David Ten Kroode gerenteak honako hau esan zuen: «Valle Solar FV proiektua urrats esanguratsua da Hondurasentzat, bere matrize energetikoaren dibertsifikaziora heltzeko, inportatutako energia fosiletik aldenduz. Aurreikusten da Vallek urtean 122 GWh sortzea, eta horrek herrialdeko demanda elektrikoaren % 7 hornitu dezake. Bereziki pozten gaitu Oikocreditek neurri honetako proiektu batean parte hartzea IFCrekin batera; izan ere, eragin positibo handia du Hondurasko azpiegituran eta ingurumen-onura handia, CO2 igorpenak saihesten dituelako».

Eragina erkidegoan

Herrialdeak inportatutako erregai fosilekin duen mendekotasuna murrizteaz gainera, proiektuak 400 lanpostu inguru sortu ditu egiturak eraikitzeko eta 20 eta 30 bitartean, egungo fase operatiboan.

Eguzki-energiaren instalazioak 71.000 etxeri baino gehiagori emango die energia, eta Hondurasko gobernuak aurreikusten du 2025ean biztanleen % 75ek energia garbia erabiliko duela.

Oikocredit gizarte-inbertsioko nazioarteko kooperatiba da; mikrofinantzen sektorea, bidezko merkataritza eta enpresa txiki eta ertainen finantzaketa sustatzen ditu.

COHESSAri buruzko informazio gehiago

« Atzera