Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazioarteko 1. Jardunaldiak egingo dira Bilbon!

Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazioarteko 1. Jardunaldiak egingo dira Bilbon!

CARTEL JORNADAS BILBO OCTUBRE_v2_ok-01 (1).jpg2024ko iraila 05, osteguna

Datorren urriaren 4an, Mondragon Unibertsitateko Bilbao Berrikuntza Faktorian Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazioarteko 1. Jardunaldiak egingo dira.

CARTEL JORNADAS BILBO OCTUBRE_v2_ok-01 (1)

Kidendak, Finantza Etikoak Euskadi Elkarteak eta Oikocredit Euskadik antolatutako ekitaldi aitzindari honek, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, sistema ekonomiko bidezkoago eta solidarioago bat eraikitzeko beharrari buruzko hausnarketa eta elkarrizketarako gunea izango da. Izena emateko epea zabalik dago, eta interesa duten guztiek izena eman dezakete, bidezko merkataritzan eta finantza etikoetan diharduten nazioarteko ordezkari eta adituak bilduko dituen ekitaldi honetan parte hartuko dutela ziurtatzeko. Ekitaldian izen handiko erakundeak egongo dira, hala nola FEBEA, Bidezko Merkataritzako Koordinatzailea, Oxfam, Gaia, Sol y Café (Peru), MCCH (Ekuador), Medicus Mundi Araba, Espanica eta “Jóvenes X Fiare”. Erakunde horietako bakoitzak bere esperientzia eta ikuspegia emango du, garapen iraunkor eta ekitatiboaren aldeko borrokan funtsezkoak diren bi sektore horiek dituzten erronkei eta aukerei heltzeko.

Jardunaldian zehar, gai erabakigarriak aztertuko dira, hala nola, bidezko merkataritzak komunitate ekoizleetan duen eragina, finantza etikoek eraldaketa sozialean duten garrantzia eta eragile desberdinen arteko aliantzak sortzeko beharra, mugimendu horiek mundu-mailan indartzeko. Gainera, kasu arrakastatsuak eta jardunbide egokiak aurkeztuko dira, bidezko merkataritzak eta finantza etikoek desberdintasunak murrizten eta justizia soziala sustatzen lagun dezaketela erakusten dituztenak. Jardunaldia sektoreko aditu eta profesionalentzaz aparte, ikasleentzat, akademikoentzat eta alternatiba ekonomiko hauei buruz jakin nahi duen edonorentzat zuzenduta dago. Pertsonak eta ingurumena ekuazioaren erdigunean jartzen dituzten alternatibak. Aukera paregabea izango da ikasteko, eztabaidatzeko eta, batez ere, mundu bidezkoago eta iraunkorrago baterantz lanean jarraitzeko indarrak hartzeko. Bertara fisikoki joaterik ez dutenentzat, “streaming” bidez ere emango da, parte-hartze zabalagoa ahalbidetuz. Izena emateko bete formulario hau https://forms.office.com/e/w3H2CtBGc3

« Atzera