Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Oikocreditek TAN Mondiali emandako 4 milioi euroko mailegu batek mesede egingo die Boli Kostako kakao eta anakardo kooperatibei

Oikocreditek TAN Mondiali emandako 4 milioi euroko mailegu batek mesede egingo die Boli Kostako kakao eta anakardo kooperatibei

noran-pe-09.jpg2024ko apirila 22, astelehena

Inbertsioak ia 3.000 nekazari txikiren lana lagunduko du Boli Kostan.

Oikocreditek 4 milioi euroko kreditua eman die TAN Mondial lehengai bigunen merkataritzako enpresa liderrari eta TAN Ivoire bere filialari, TAN Ivoire enpresaren operazioen hazkundea babesteko, Boli Kostako nekazari txikien kooperatibekin elkartuta.

Hiru urteko finantza-lankidetza estrategiko horrek erraztu egingo dio TANri Boli Kostako nekazari txikien eta kooperatiben kakao-ale ziurtatuak eta anakardo trazagarriak hornitzea, eta indartu egingo ditu enpresak Afrika mendebaldean dituen iraunkortasun-programak. TAN Ivoirek, Boli Kostako kooperatibak eta nekazari txikiak munduko merkatuekin lotzen dituenak, produktuentzako Rainforest Alliance ziurtagiria lortu nahi du.

Elkarteak kakaoaren eta anakardoen 3.000 ekoizle txikiri beren produktuentzako merkatu fidagarri batean sartzen eta ziurtatutako hornidura-kate batean integratzen lagunduko diela espero da, eta horrek bere diru-sarreren maila nabarmen hobetzea ekarriko du.

Irakurri hemen ingelesezko prentsa-oharra.

« Atzera