Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Bere jendeari laguntzen dion kapelen enpresa

Bere jendeari laguntzen dion kapelen enpresa

2016ko uztaila 08, ostirala

Mexikoko Oaxaca estatuan biztanleen ia erdiak lehen sektorean lan egiten du, eta bankuetara edo finantza-erakundeetara jotzea mugatuta dute. Enpresaburu txiki askok arazoak dituzte enpresentzako finantzaketa lortzeko. Testuinguru horretan, Oikocrediten bazkidea den Unión de Crédito Concreces SA de CV-ek (Concreces bezala ezaguna) balio handiko lana egiten du. Concreces kredituak ematen dituen kooperatib bat da eta bere ibilbidea aski ezaguna da. Oaxacako mikroenpresa eta enpresa txikiei laguntzen die, eta maila txikiago batean, beste estatu batzuetan ere laguntza eskaintzen du.

Enpresa txikien finantzaketa

Enpresak martxan jarri nahi dituzten enpresariei maileguak eskaintzen dizkie Concrecesek, Moisés Genaro Sánchez bezalako enpresariei hain zuzen ere. Moisés Oaxacakoa da eta Sombreros Sánchez izen komertziala duen kapelen fabrikako jabea da.  Moisések kapelak erosten dizkie milaka ekoizleri, eskuz egindako kapelak egiten dituztenak 14 lasto-mota ezberdin erabiliz. Ekoizleetako askok gehienbat lehen sektorean lan egiten du, nekazaritzan besteak beste, eta ehungintzak diru-sarrera osagarria eskaintzen die.  Ekoizle gehienek bospasei kapela egiten dituzte egun bakoitzeko.

Kapelak txanpon bezala

Sombreros Sánchezek sistema logistiko arina eta merkea du. Ekoizleetako bakoitzak 20-30 kapela bitarte egiten dituenean, herriko dendetan saldu edo elikagaien truke aldatu ditzake kapelak. Denden jabeek kapelak erabiltzen dituzte txanpon bezala, eta ekoizleei ordaintzeko edo irabaziak lortzeko saldu egiten dituzte. Ondoren, ekoizleek Moisések Oaxacan duen fabrikari saltzen dizkiote kapelak. Bertan 20 langilek baino gehiagok kapelak prozesatzen dituzte.

Fabrikan, moldekatzeko makina batean jartzen dituzte kapelak eta gero soberan geratzen diren hostoak mozten dituzte. Bukatzeko, inguruan soka edo zinta bat jartzen zaie. Pasadan urtean 20.000 zinta inguru inprimatu ziren fabrikan eta Guelaguetza-rako kapeletan josi ziren, Oaxacako urteroko jaialdi garrantzitsuena. Moisések kapela bakoitza  0,80 $US-ean saltzen du, eta ekoizleek gutxi gorabehera 0,40 US$ jasotzen dituzte kapelako.  Sombreros Sánchezek ez ditu tarte handiko irabaziak lortzen, baina salmenta-bolumen altua dute:  hileko 7.000-8.000 kapela inguru saltzen dituzte.

Krisialdian aurrera ateratzea

Moisésen aitonak 1940ko hamarkadan sortu zuen enpresa; josteko makina bati eta moldekatzeko makina bati esker hiru kapela mota ezberdin ekoizten zituen. 1960. hamarkadan Moisésen aitak produkzioa handitu zuen eta kapelez beteta zeuden kamioietan saltzaileak bidali zituen landa-eremura, Oaxacako kanpoaldean kapelak saltzera. Sistema horrek ondo funtzionatu zuen 1990eko hamarkada arte, baina 1994an Mexikoko txanponak, pesoak, krisialdia sufritu zuen, eta kapelen salmentak behera egin zuen.

Sombreros Sánchezentzat oso beharrezkoa den kapitala

Concreces existituko ez balitz, Sombreros Sánchez berriz ere hasieratik hasi beharko litzateke.  Moisések azaldu duen bezala: «Beharbada ez genuke porrot egingo, baina enpresa ñimiñoa izatera bueltatuko ginateke». Concrecesek eman zien lan-kapitalari esker, Sombreros Sánchezek garai latzak jasan izan ahal zituen, eta produktuak aurretik ordaindu ahal izan zituzten, produkzioa maila egonkorrean mantendu ahal izateko. Horri esker, nazioartean saltzen hasi ziren, besteak beste, Frantzian, Argentinan, Costa Rican, Hondurasen, El Salvadorren, Kanadan eta Ameriketako Estatu Batuetan.

Jendeari laguntzea

Sombreros Sánchez hazten joan da, eta une honetan Mexikoko lastozko kapelak egiten dituen bigarren ekoizlea izatera iritsi da. Kapelak 0,80 US$-ean saltzean, Sombreros Sánchezek negozio lehiakorra izaten jarraitu dezake, eta era berean ekoizleei bidezko prezioa ordaindu ahal die. Sombreros Sánchezen bitartez, Moisések modu iraunkor batean pertsonei laguntzeko duen helburua betetzen jarraitu dezake.

CONCRECESEN inguruan gehiago irakurri ezazu

Irakurri ezazu Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzaileari egindako elkarrizketa

« Atzera