Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Kafea eta baketzea Ruandan

Kafea eta baketzea Ruandan

coffee-rwanda-02-470pixels.png2015ko abuztua 19, asteazkena

Ging Ledesmak idatzia

Rusizi barrutian, Ruandaren hego-mendebaldean, Jean Bosco Ngabonziza, amultsuki «Bosco erizaina» esaten dioten erizain bat, komunitateko kide ezaguna eta errespetatua da.   1994ko genozidioaren ondoren, alargun eta umezurtz asko eta asko izan zituen inguruan, muturreko pobrezian bizi zirenak. Indiara bisita bat egin ondotik, bururatu zitzaion kafe ekoizleak kooperatiba batean antolatzea. 2006an, kafea garbitzeko lehen estazioa sortu zuen.
Bosco erizainak, gainera, kafea esportatzeko enpresa bat sortu zuen, Rusizi Specialty Coffee (RSC), eta kooperazio sozietatearen enpresa eredu batean aritzen da. Duen klima epelari esker, Rusizi barrutia ezin hobea da kafea ekoizteko, eta ia barrutiko etxebizitzen laurdenak kafe ekoizleak dira.  Egun, RSCk urteko 200 tona kafe ale baino gehiago prozesatzen ditu.
Urte hasieran, Oikocreditek Ruandan duen bulegoa bisitatu nuen, Kigali hiriburuan, eta Karongira eta Rutsirora bidaiatu nuen Bosco erizainarekin elkartzeko eta RSC ezagutzeko, alderdi askotatik, enpresa berezia baita.
Munduko Bankuaren arabera, gehien hobetu duen munduko hamar ekonomietako bat da Ruandakoa, 2000. urteaz geroztik BPGaren tasa, batez beste, %7 baino gehiago handitu baita. Hala ere, biztanleen %44,9 pobreziaren atalase mailatik behera bizi dira.  RSC bezalako enpresak ekoizle txikiei laguntzen ari dira diru sarrera hobeak sortzen. RSCren garbiketa estazioetara kafea eramaten duten kooperatiba ekoizleetako kideen proportzio handi bat, gutxi gorabehera, lursail hektarea erdi baten jabeak dira eta RSCko behin-behineko langileen %95 emakumeak dira.

Rusizi Specialty Coffee, organización socia de Oikocredit

Halaber, RSCk ospea du harreman sendoa sortu duelako lanean aritzen den komunitatearekin. Hartara, tokiko ekoizleei emandako zerbitzuen artean haur eskola bat eraiki izana dago, familiarik pobreenetako neskentzako bekak banatu izana eta etxebizitza babesgabeenetan behiak banatu izana.
Baina RSCk badu zerbait gehiago. Muino piko eta berdeen gainean eta estalpe fresko eta ilunetan, kafe baiak prozesatzen eta eskuz esku lan egiten duten pertsonak genozidioaren bi aldeetakoak dira: bizirik iraun dutenak eta gauzatu zutenak. Pertsona horiek elkartuta, RSCk Ruandako herritarren baketze etengabean laguntzen du. Prozesu luzea eta jarraitua da, funtsezkoa bakea eta segurtasuna sendotzea bermatzeko.
Bazkideei egiten dizkiedan bisitetan, sarritan, harritu egiten naiz Oikocreditek lagundutako enpresek euren tokiko komunitateei eman ahal dizkieten onurak ikusita. Pertsonen bizitzan eragin sakona eta positiboa eragiten duen bazkide baten adibide ezin hobea da RSCrena. Pertsonak pobrezia egoeratik ateratzea beti izango da lehentasuna Oikocrediterako, baina garapen plusaren finantzaketaren ikuspegiaren helmenak zabala izan behar du, denontzako bizimodu duinaren gure ikuspegia lortu nahi badugu.


Egun, Rainforest Alliance egiaztatzen ari da Rusizi.Espero dugu prozesu hori 2015aren amaiera baino lehen bukatzea.

« Atzera