Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du
Oikocreditek 2015. urteko gizarte-jardueren emaitzak ezagutzera eman ditu Amsterdamen egindako prentsaurrekoan. Oikocrediteko gizarte-jardueretako zuzendaria eta bitarteko zuzendari exekutiboa den Ging Ledesma andreak datuak komunikabideei aurkeztu dizkie, eta kooperatibaren jarduerak diru-sarrera gutxiko herrialdeetan % 22 hazi direla nabarmendu du.
Oikocrediteko mikrofinantzetako erakunde bazkideen bitartez, 46 milioi pertsona onuradun izatea lortu da. Mikrofinantzetako 46 milioi bezero horietatik, % 86 emakumeak dira, % 51 landa-inguruetan bizi dira eta % 28k nekazaritzan dihardute.
Gainera, Oikocreditek bidezko merkataritzako 91 erakunde babestu ditu 2015. urtean, eta guztira 52 milioi euro inbertitu ditu horietan; hots, aurreko urtean baino % 24 gehiago. Oikocreditek ahalmenak eta laguntza teknikoa garatzeko 140 jarduera garatu ditu 2015ean. Jarduera horien balioa, guztira, 1,7 milioi euro da.
Archivo > 2016 > julio
- 21/07 21/7/16, 11:00 - Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du
- 12/07 12/7/16, 12:00 - Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea
- 08/07 8/7/16, 12:00 - Bere jendeari laguntzen dion kapelen enpresa
- 04/07 4/7/16, 12:00 - Oikocredit Mexikoko herrialde-kudeatzaileari elkarrizketa