¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea

Ekuadorreko komunitate indigenei finantzaketa eta aukerak eskaintzea

martes, 12 de julio de 2016

Oikocreditek 1978.urtean Ekuadorreko nekazariekin lan egiten zuen irabazi-asmorik gabeko erakunde bati lehen mailegua eman zion. Ordutik aurrera Oikocreditek Ekuadorren duen zorroa modu esanguratsuan handitzen joan da; ia 30 bazkideri egiten zaizkien maileguak eta inbertsioak 49 milioi eurora iritsi dira.

Aurten, azterketak burutzeko urtero egiten duen biran Oikocredit Ekuadorren egon zen, eta inbertsiogileei, langileei eta boluntarioei hainbat arlori buruz gehiago ikasteko aukera eman zien, besteak beste, gizarte-inbertsioari buruz, Oikocrediteko tokiko bulegoan egiten den lanari buruz; horrela, herrialdean dauden erakunde-bazkideen inguruan gehiago ikasi ahal izan zuten.

Tokiko heroia eta harrotasun-sinboloa

Azterketak burutzeko bira egin zuten parte-hartzaileek bisitatu zuten bazkideetako bat Cooperativa Daquilema izan zen, Chimborazo deituriko landa-probintzian dagoena, Ekuadorreko Andeen goiko aldean. Kooperatibak Fernando Daquilema zenaren izena hartu zuen; tokiko liderra, aktibista eta ondoren martiria izan zen, XIX. mende erditik bukaera arte bere herriaren esplotazioaren aurka egin zuena. Ordutik aurrera Daquilema eremu horretako harrotasun-eta erresistentzia-sinbolo bihurtu zen, eta kooperatibaren irudia izateko aukeratu zuten. Berak defendatzen zituen balioak kooperatibaren misioan errotik finkatuta daude.

Une honetan, Chimborazoko probintzian indigenak diren biztanleen kopurua % 65 da.  Gehienak herrialdeko pobrezia-atalasearen azpitik bizi dira, finantzen sektore tradizionaletik kanpo daudelako, eta askotan diskriminazioa sufritzen dutelako. Daquilema kooperatibaren misioa tokiko biztanleei harrotasuna eta fedea bueltatzea da, eta ia bakarrik bertako mailegu-hartzaileekin lan egiten dute. Kooperatibako langileek Daquilemak erabili ohi zituen jantzi tradizionalak erabiltzen dituzte, eta bertako hizkuntza den kitxua hitz egiten duten langileak une oro egoteaz arduratzen dira.

Un oficial de crédito de Daquilema con una clienta de microfinanzas.

Nekazarien familientzako maileguak

Azterketak egiteko biran zehar, Daquilema kooperatibaren zenbait bezero bisitatu zituzten, beste batzuen artean José Lazo Salazar.  José lorezaina da eta 2014.urtean 3000 US$-eko mailegua eskatu zion kooperatibari haziak, tresnak eta 100 metro baino gehiagoko luzera duten bere negutegietako bat konpontzeko ijeztu berriak erosi ahal izateko.

Bira egin zutenei amets asko zituela kontatu zien Josék.  Astero 300 krabelin-sorta batzen ditu (bakoitza 25 zurtoinekoa). Handizkako merkatariak 2,50 US$  ordaintzen dizkio Joséri lore-sorta bakoitzeko, eta Estatu Batuetara, Brasilera eta Espainiara esportatzen ditu ondoren.  Une honetan daukan mailegua ordaintzen bukatzen duenean, Joséri negutegi gehiago konpontzea gustatuko litzaioke, astero 1.000 lore-sorta biltzea eta 20 pertsonari lana eskaini ahal izatea.   Seme-alabek goi-mailako ikasketak burutzea nahi du:  «Seme-alabaren batek agronomia ikasiko balu, ez nieke kanpoko adituei ordaindu beharko» azaldu du.  Bere kalkuluen arabera,  planak aurrera eramateko 50.000 US$-eko inbertsioa beharko litzateke. 

Hori guztia ez litzateke posible izango Daquilema kooperatiba bezalako mikrofinantzen erakunde bat egongo ez balitz.  Kooperatibak enpresari-espiritua baloratzen du, eta José bezalako pertsonak finantzatuz sektorean sartzea ahalbidetu du, orain dela hamarkada batzuk ezinezkoa zena.

Segundo Daquilema en el taller de su tienda.

Ekuadorren pertsona gutxik dute telefono finkoa, baina herrialde osoko 15 milioi biztanleetako gehienek badute sakelakoa. Horregatik, Daquilema kooperatibak telefono sakelakoen bidez egiten diren ordainketa elektronikoak martxan jarri ditu:  pausu horiek guztiak garrantzitsuak dira finantzetara sarbidea lortu ahal izateko. 

Gehiago irakurri Cooperativa Daquilema-ri buruz

« Atzera