Madrilgo boluntario-taldea gizarte ekonomiaren eta finantza etikoaren alorretan eskarmentu handia dugun hainbat pertsonek osatzen dugu. Guztiok ere Oikocredit eta garapenerako mikrofinantzak ezagutzera eman nahi ditugu Madril inguruan.
Oikocrediten Madrilgo boluntario-taldea
Madrilgo Oikocredit tokiko taldea hainbat alorretan bidea egin dugun pertsonek osatzen dugu: banku etikoaren mundua, ekonomia alternatibo eta solidarioa eta nazioarteko kooperazioa. Gogo handiak ditugu Madril inguruan ekimen honi ikusgaitasuna eman eta ekimena aurrera eramateko.
Prestakuntza- eta formazio-aldi baten ostean, Oikocredit Euskadiko eta Oikocredit Catalunyako ordezkariekin batera, boluntario-talde hau sortzeko pausua eman dugu. Talde hori Oikocredit proiektuaren eta Madrilgo inbertitzaileen arteko lotura zuzena izateaz arduratuko da. Horrenbestez, Madrilen Oikocredit sustatu eta babesteko egitura gisa sortu gara.
Gurekin harremanetan jarri nahi duzu? Idatz iezaguzu mezu elektroniko bat helbide honetara: madrid@oikocredit.org