Urteen poderioz sustatzen ditugun erakunde bakoitzaren, proiektu bakoitzaren, beharrizanetara egokitzen diren finantza-produktuak garatu ditugu.
Maileguak
Maileguak ematen ditugu eta ez dohaintzak, izan ere, produktibitate ekonomikoa lortzeko maileguak eraginkorragoak direla uste dugu. Kredituak egiazko konpromisoa dakar, elkarrekiko errespetuan oinarritzen dena.
Kreditu-lerroak eta maileguak eskaintzen ditugu, dibisetan nahiz tokiko monetan. Kreditu-lerroarena tresna malguagoa da eta epe motzerakoa. Hala, mailegu-hartzaileak eskatutako zenbateko osoaren % 1aren baliokidea den mantenu-kuota ordaintzen du, eta interesak azkenik behar dituen zenbateko eta denboran baino ez ditu ordaintzen. Tokiko monetan eskaintzen diren maileguena oso zerbitzu preziatua da sustatzen ditugun erakundeen artean, izan ere, arreta osoa negozioan jartzea ahalbidetzen die, kanbio-tasetan erreparatu beharrik gabe.
Finantzaziorako irizpideak
Oikocredit kooperatibaren finantzazio zuzena erakunde eta multzoetara bideratzen da. Tokiko pertsona indibidualetara iristen gara zeharka, finantzatzen ditugu mikrofinantza-enpresa eta kooperatibei esker. Sustatzen ditugun erakunde horiei ekonomikoki iraunkorrak izatea eskatzen diegu. Horrez gain, hautaketarako irizpide etiko batzuen arabera hautatzen ditugu beti.
Eskualdeko eta tokiko bulegoak
Proiektuak gure kreditua jasotzen duten Hegoaldeko herrialdeetako eskualdeko eta gure tokiko bulegoetan ebaluatzen dira.