Oikocredit kooperatibak bazkide estrategiko ezberdinekin sarean lan egitearen garrantzia azpimarratzen du. Ikuspegi horri esker, ekimenak efizienteagoak dira eta horien koordinazioa ere hobea da.
Bazkideak eta sareak
Nazioartean
Mikrofinantzekin, banku etikoarekin edo garapen iraunkorrarekin lotutako hainbat erakunde eta plataformetan parte hartu dugu. Hori erabakigarria izan da Oikocredit kooperatibak nazioartean burutzen duen jardunean. Ezagutu Oikocredit kooperatibarekin lankidetzan aritzen diren bazkideak eta nazioarteko sareak (ingelesez).
Nazionalki
Nazionalki Oikocredit erakunde hauen kide da:
Kanpoaldeko Mikrofinantzen Espainiako Sarea - remEX- garapen bidean dauden herrialdeetako mikrofinantzen garapenaren alde lan egiten duten ordezkariek, bertan elkarrizketarako, esperientziak trukatzeko, analisirako, gorabeheretarako eta integrazioarako gune bat dute bertan. www.remexspain.org |
|
Fiare banka etikoaren ekimen bat da eta Espainian Banca Popolare Etica, S. Coop-eren sukurtsal gisa egiten du lan. Bidezkoagoa den gizarte baten alde beste balio batzuk dituen ekonomia sortzeko helburuarekin finantza-merkatuan aldaketak egiteko prest dauden pertsonak eta organizazioak biltzen dituen sare bat da. . www.proyectofiare.com |