Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Ruandako kafe-sektoreari, hazten ari dena, ematen zaion laguntzari buruzko bideoa

Ruandako kafe-sektoreari, hazten ari dena, ematen zaion laguntzari buruzko bideoa

2016ko azaroa 08, asteartea

Rusizi Specialty Coffee (RSC) kafea esportatzen duen enpresa da, eta egoitza Rusizin dauka, Ruandako hego-mendebaldean. Rusizi Specialty Coffeek 2.000 nekazari txikirekin eta hiru kafe-kooperatibarekin lan egiten du, kalitate handiko kafea ekoizteko.

Oikocreditek RSC babesten du, laguntza teknikoa eta finantzaketa eskaintzen baitie kooperatibako kideei, kafe ekoizle txikiak direnak. Oikocreditek RSCri eman zion finantza-babesari esker, kafearen ontze lehorreko prozesurako azpiegitura eraiki zen, hasierako maileguarekin. Harrezkero, kafearen ekoizpena eta etekinak hobetu egin ziren, eta kooperatibako kideen, langileen, nekazarien eta kafea garraiatzen duten pertsonen bizitza ere bai.

Ikasi gauza gehiago RSCri buruz bideo honetan (ingelesez) edo RSCren fitxan, babesten ditugun erakundeen datu-basearen barruan.

« Atzera