Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Eztiaren eta intxaurren bertako ekoizleei laguntzea

Eztiaren eta intxaurren bertako ekoizleei laguntzea

green-ke-11.jpg2016ko azaroa 07, astelehena

«Greenforesten negozioa Kenyan berriki zabaldu izanak gure ekoizpen instalazioko langileei lana emateaz gain, zeharka, produktuak lortzen ditugun nekazariei eta hornitzaileei ere lana ematen diegu», dio Athanas Mathekak, Greenforest Foods Limited enpresako sortzaileak eta zuzendari nagusiak. Ez du zalantzarik bere enpresak Kenyako landa eremuko ekoizleen bizi kalitatea hobetzeko garaian funtzio garrantzitsua betetzen duela.

Oikocrediten bazkide, Greenforest Foods Limited, 2001ean sortutako familiako enpresa bat da, elikagai naturalak prozesatzen ditu eta merkatu kenyarrerako ezti hutsa eta intxaur jangarriak ekoizten ditu. Hasieratik, Oikocreditek Greenforest bazkide sinesgarritzat, egokitzat jo zuen, ikusirik ekoizle txikien bizitzaren gainean zer eragin sozial argia eta positiboa zuen  eta etorkizunean hazteko zer ahalmen zuen.

Greenforest Kenya

Oikocreditekin harremana hasi baino lehen, Greenforestek marka oso sendo bat ezarri zuen bere produktu natural hutsetarako.2014 aldera, merkatuko lidertzat jotzen zen, ezti merkatuan % 35eko partaidetza baitzuen; berriki intxaur jangarrien merkatuan sartu da, eta bertan, % 8ko partaidetzara heldu da. Garai horretan, Greenforestek finantza bazkide bat bilatzen zuen prozesatzeko eta enbalajeko ekipoak erosteko  intxaur jangarrien bere produktu lerrorako.  Bazirudien Oikocredit zela aukera onena, eta Greenforestekin elkartu zen 2014an. Oikocrediten mailegua, 14 milioi txelin kenyar (128.000 €), enpaketatzeko ekipoak finantzatzeko eta laneko kapital modura erabiltzen ari dira.

Kenyako hornidura kateak, ezegonkorra eta gutxi garatutakoa dena, honako hau dakar: Greenforestek bere lehengai asko atzerrian lortu behar izatea.Nolanahi ere, azken urteotan enpresak urrats garrantzitsuak egin ditu bere produktuak Kenyako ekoizleei erosteko.Esandakoaren adibide bat da Greenforestek USAIDekin osatu duen sozietatea, Kenyako Nekazaritzaren Balio Kateko Enpresen Proiektuaren barnean dagoena (Kenya Agricultural Value Chain Enterprise Project, KAVES).Proiektuaren helburua Kenyako balio kateak garatzea da, nekazariak mobilizatzea, laguntza teknikoa ematea eta merkatu egonkorra izatea.Hasieran, bertako 3.000 nekazari kontratatu ziren.Proiektuak produktibitate eta diru sarrera handiagoak ekarri zituen.

Gaitasunak garatzea

Greenforesten lanei babes handiagoa emateko, Oikocreditek gaitasunak garatzeko programa bati heldu zion 2015eko uztailean intxaur produktuen lerroaren merkaturatzea eta marka hobetzeko asmoz.Programaren barnean sustapenak eta kanpainak sartu ziren, haien artean, produktuak berriz enpaketatzea, nabarmentzeko moduan jartzeko.Horren barnean sartu zen, halaber, intxaurrak jateak dituen nutrizio onuren gaineko kontzientzia sortzea (Greenforest intxaur jangarrien merkatuan % 10eko partaidetzara heldu da 2016an, eta hazten jarraitzen du).

Etorkizun bikaina

Oikocreditek Greenforesti emandako babesak jarraitu egingo du etorkizunean, finantzaketa plan osagarriak eginez.Gainera, enpresa egungoa baino bi aldiz handiagoa den instalazio batera aldatuko da.2016an, Greenforest enpresak fabrikako 25 pertsonari ematen die lana, eta sei enplegatuk USAIDekin duen proiektuan lan egiten dute.

Athanas Mathekak etorkizunerako dituen anbizioak apartekoak dira: Kenyako landa eremuetako familien bizi kalitatea hobetu nahi du eta baliabideen gaineko gatazka murriztea. Zein da helburu hori lortzeko modua? Maniak landatzea.

« Atzera