¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Gizarte-lana: "Kide bat aukeratzea hasiera baino ez da"

Gizarte-lana: "Kide bat aukeratzea hasiera baino ez da"

martes, 21 de enero de 2020

Gizarte-eragin positiboa lortzeko nahiak jendea Oikocrediten inbertitzera bultzatzen du. Nola lortu daiteke helburu hori? Oikocrediteko gizarte-laneko lantaldearekin (Ging Ledesma, Kawien Ziedses des Plantes eta Yolirruth Núñez) aritu gara solasean gaitasunak garatzeari, konfiantzari eta ikuskapenari buruz, baita kooperatibaren DNAri eta bere arrakastei buruz ere.

 

Yoli+++Ging+++Kawien.jpg

Gizarte-lanari dagokionez Oikocreditek duen ikuspuntua azaldu.

Ging Ledesma: Oikocreditek gizarte-helburuak ditu. Gure helburua pertsonarik behartsuenen bizi-kalitatea hobetzea da. Horretarako, lehenengo urratsa eta garrantzitsuena lankidetzan aritzeko erakunde kide egokiak aukeratzea da.

Arreta handiz egiten dugu hori. Hori dela eta, tresnak garatzen ditugu analisi- zein ebaluazio-prozesuetarako. Tresna horietako bat ingurumen-, gizarte- eta korporazio-gobernantza barne hartzen dituen aginte-taula da; gure tokiko bazkidek hori erabili dezakete balizko bazkideen ingurumen-jasangarritasuna, gizarte-lana eta gobernantza ebaluatzeko.

Prozesuarekin batera egindako galdeketak ondoren egingo den ikuskapena oinarritzen du, eta lagungarria da gaitasunak garatzeko laguntza gehiago behar den zehazteko.

Oikocrediteko kide diren erakunde guztiak aldizka ikuskatzen dira beren gizarte-lana aztertzeko. Zer esan nahi du horrek zehazki? Eta eragin-neurketak?

Yolirruth Núñez: Hasierako ebaluazio-fasean, informazio zehatza biltzen dugu gurekin lan egiteko erakundeak aukeratzean. Informazio hori aldizka osatzen eta eguneratzen da. Inbertsioez arduratzen diren langileak gure kideak bisitatzen dituzte beren bulegoetan. Batera egiten dute lan, eta erakundeak ebaluatzen dituzte bi tresna baliatuz, bata gizarte-lanari buruzkoa eta bestea arriskuen ebaluazioa buruzkoa.

Ikuskapen-fasean zehar, gure kideei galdetzen diegu zein datu biltzen dituzten, zein gizarte-helburu lortu nahi duten, eta nola neurtzen duten helburu horiek bete diren. Adibidez, esaten badute "Diru-sarrera txikiak dituen jendeari ematen diogu zerbitzua", orduan galdetzen dugu "Nola neurtzen da hori?"

Ezin badute beren jarduna neurtu, gaitasunak garatzeko laguntza eskaintzen diegu (hau da, kideei eskaintzen diegun prestakuntza), neurketa-tresnetan trebatzeko, hala nola pobrezia-indizean. Norbait badator gure bulegora eta pobrezia-indizea erabiltzeko laguntza behar badu, prestakuntza eta aholkularitza emanaz lagunduko diogu.

Eragina neurtzeko, gure Bezeroen Emaitzen Programa erabiltzen dugu gizarte-datuekin lan egiteko, mikrofinantzako bezeroen bizitzetan gerora egindako aldaketak aztertze aldera. Azken urteotan gure erakunde kideek pobrezia-indizeari buruz bildu dituzten datuak aztertu ditugu.

Azaldutakoa tokiko lana da. Nola funtzionatzen du gizarte-lanaren kudeaketak Amersfoort hiriko bulego nagusian?

Ging Ledesma: Mikrofinantzei dagokienez, gizarte-lana neurtzeko tresnak zein ereduak babesten ditugu, eta Innovations for Poverty Action (IPA) nahiz CERISE erakundeekin egiten dugu lan. Nazioartean aintzatesten diren Bezeroak Babesteko Printzipioak garatzen lagundu dugu, eta gure kide diren mikrofinantza-erakundeek printzipio horiek babestu eta ezartzeko konpromisoa hartu behar dute. Gauzak horrela, aditu independenteak kontratatu genituen aukeratutako kideen gizarte-lana aztertu zezaten.

Kawien Ziedses des Plantes: Gainera, gizarte-lanaren adierazleen jarraipena egiten dugu; besteak beste zenbat emakumerengana eta zenbat nekazari txikirengana iristen garen aztertzen dugu. Gure kideek urtean behin helarazten digute txostena. Datuak bildu, konparatu eta ebaluatzen ditugu. Gaur egun, lanean ari gara datuak hobeto iragazteko, banakako emaitzak errazago lortu ahal izateko. Amersfoorten prestakuntzako hainbat programa egiten dira, hala nola Bezeroen Emaitzen Programa (editorearen oharra: programa horren bidez bezeroak lortutako emaitzak aztertzen dira), zeina estatistikari nahiz metodologiari lotutako gaietan zentratzen baita hein handi batean.

Gure adituen egoitza Amersfoorten dago, eta kide diren erakunde parte-hartzaileetara bidaiatzen dute prestakuntza-saioak emateko.

Nola jakin dezakezue ziurtasunez zuon erakunde kideek informazio zehatza ematen duten?

Yolirruth Núñez: Jasotzen ditugun datu asko zuzentzat jo behar ditugu. Hala ere, erabakiak hartzeko fasean bildutako datu gordin zehatzak dauzkagunez, nahiko ondo jakin dezakegu beren txostenak errealistak diren; gainera, eguneratutako datuak eskatzen dizkiegu aldizka eta harreman estua izaten dugu gure kideekin.

Datu horiek aurreko urtekoekin alderatzen ditugu. Esate baterako, norbaitek bere lanaren irismenari buruzko galderari erantzuten badio adieraziz bere bezeroen % 40 landaguneetan bizi dela, eta ondoren hurrengo urtean baldin badio bere bezeroen % 80 bizi dela bertan, datu hori egiaztatuko dugu.

Nekazaritzako kooperatiba batek badio bere kideen % 40 emakumeak direla, eszeptikoak izango gara, ezohikoa izan baitaiteke eskualde jakin batean. Hori guztia, gure bisitetan ere egiaztatu ahalko dugu.

Nola definituko zenuke gizarte-eragina?

Yolirruth Núñez: Oikocrediten gizarte-eragina bizi-kalitatearen hobekuntzari lotuta dago. Alabaina, bizi-kalitateak ekonomiari ez ezik, parte-hartzeari eta erabakiak hartzeko gaitasunari ere lotuta dago.

Adibide gisa, landan lan egiten duten gizonei "laguntzen" dieten emakumeek askotan uste dute haiek ez daukatela lanik. Prestakuntza jasoz eta gurekin lankidetzan jardunez, egoera asko aldatzen da emakumeak konturatzen direnean egiten duten lana lanbidea dela eta negozio baten parte direla.

Beti animatzen diegu kooperatibei emakumeen parte-hartze handiagoa bultzatzera. Batzuetan oso erraza da. Esate baterako, prestakuntza-saioetan haurtzaindegi bat antolatzea iradoki genuen. Eta ordura arte inori ez zaion hori bururatu. Ondorioz, emakumeek aktiboki parte hartu ahal izan zuten, eta hala egin zuten.

Oso gizarte-eragin garrantzitsua dela deritzot.

Kawien Ziedses des Plantes: Arrakasta ez da ekonomian soilik islatzen. Finantza-ekintza ikasteko sistemaren programan (editorearen oharra: ikusi Genero arraila estaliz... etxean artikulua), hau esan zuten parte hartu zuten hainbat emakumek: "Inork ez dit inoiz galdetu zer nahi dudan".

Norbait ohartzen denean zer nahi duen esateko eskubidea daukala, horrek gizarte-eragina du. Aipatu dudan adibidea Filipinetan bi mikrofinantza-erakunderekin egin genuen proiektu pilotuan gertatu zen. Hauxe esan zuten erakunde biek: "Zuk, Oikocredit gisa, ezin baduzu jarraitu, guk egingo dugu gure kabuz".

Eragin-inbertsioa ohikoa bihurtu da. Zer egiten du Oikocreditek eraginkortasunez?

Ging Ledesma: Gure lehiakide asko orain konturatu dira gaitasunak garatzea garrantzitsua dela gizarte-eraginerako. Duela 40 urte baino gehiago hau guztia hasi genuenean, ez zegoen arazorik. Orain, ostera, guztiek esaten dute haiek egiten dutena "eragin-inbertsioa" dela. Beno, suposatzen dut beti dagoela nolabaiteko eragina. Hala eta guztiz ere, egiten duguna oso urrun dago ohikoa izatetik.

Kawien Ziedses des Plantes: Nahiko ondo ezagutzen dut esku hartzen dugun esparrua. Beste erakunde batzuek baino askoz gehiago egiten dugula uste dut, bereziki ingurumen-, gizarte- eta korporazio-gobernantza barne hartzen dituen aginte-taula aplikatu dugun moduari dagokionez, baita gure gizarte-helburuei, gure lan osoari oro har eta kide berriak ebaluatzeko prozesuari dagokienez ere. Hala ere, ez gara perfektuak eta guk ere ikasi behar dugu gure akatsez, hobetzen jarraitu ahal izateko.

Zure ustez, urte biren buruan orain egiten duzuen zein jarduera bihurtu daiteke ohikoa?

Kawien Ziedses des Plantes: Finantza-negozioaren esparruan digitalizazioa baliatuz benetan sozialak diren produktuak eta zerbitzuak garatzeko aukera erraldoia dagoela uste dut. Kontuz ibili behar gara, erronka handia baita telefono adimendunen bidezko maileguetarako sarbide bizkorra gizarte-esfortzu bihurtzea, baita, noski, kide onak aurkitzea ere.

Ging Ledesma: Bigarren jarduera enpresa txiki eta ertainak finantzatzea da, ezinbestekoak baitira herrialde baten ekonomiarako.

Laguntzen ditugun enpresa txiki eta ertainetan zuzenean zein zeharka gizarte-estandar altuak ezartzeko gai bagara, orduan bai sustatuko dugula gizarte-aldaketa bat. Horrek barne hartzen du zergak ordaintzea, irabaziak langileekin banatzea, eta honako hauek bermatzea: genero-berdintasuna, soldata duinak, lantoki nahiz lan-baldintza egokiak, segurtasuna eta osasuna.

Kawien Ziedses des Plantes: Elementu horietan egin beharreko lana amaigabea da. Beti dago gizarte-eragina hobetzeko egin behar den eta egiten jarraitu behar den beste zerbait. Azken finean, diru-kontua ere bada. Eta oreka bat da ere, Oikocrediten izendapenean islatzen dena: finantza-erakundeaz gain garapen-erakundea ere gara. Hala eta guztiz ere, dena ondo joango da, betiere oreka hori eta gizarte-misioaren ikuspuntua mantentzen baditugu.

 

Informazio gehiago duzu eskuragarri Oikocrediten gizarte-lanari eta gaitasunak garatzeari buruz gure 2019ko Eraginari buruzko Txostenean.

« Atzera