Berriz ernetzen hasi den basamortuko lurra
Duela berrogei urte, basamortu egiptoarraren bazterrean nekazaritza biodinamikoa praktikatzeko ideia, sozialki enpresa eredu arduratsu baten esparruan, ezinezko proiektu bat zirudien. SEKEMek, 1977an sortua, noizbait ametsa izan zena errealitate bihurtu du.
Gaur egun, SEKEMen barnean (haren izena hieroglifiko egiptoarretik dator eta bizitasuna esan nahi du) 2.000 bat pertsonari lana ematen dien bederatzi enpresa daude. Elikagai organikoak, ehunak eta belarrez egindako sendagaiak ekoizten ditu, balio kate integratu bat du eta estatuko nahiz nazioarteko merkatuei hornitzen die. SEKEMek bere finka biodinamikoak landatzen ditu eta bertako ekoizleei erosten die; ekoizle horiei beraien ohiko nekazaritzako jardunbideen ordez biodinamikoak diren beste batzuk jartzen lagundu die (Irakurri gehiago hemen SEKEMek bere hornitzaileengan duen eragina).
SEKEMek fundazio bat sortu zuen 1984an, eta fundazio horrek honako hauek zuzentzen ditu: haurtzaindegi bat, araututako eskola bat, behar bereziak dituzten haurrentzako eskola bat, bokazioan gaitzeko zentro bat eta mediku zentro bat. Erakunde horiek SEKEMeko langileentzat eta haien familientzat zabalik daude, bai eta bertako komunitateentzat ere. Gizarteak merkataritza enpresa batekin duen garapen sozial eta kulturaleko integrazio ikuspegi horri esker, SEKEMek eta haren sortzaile Ibrahim Abouleish doktoreak «Right Livelihood Award» saria jaso zuten 2003an.
Bidezko merkataritzaren printzipioak eta printzipio biodinamikoak (organikoak +) betez lan egiteaz gain, SEKEMek generoko estrategia bat garatu du. SEKEMek genero berdintasuna garapen iraunkorrerako behar baten modura ikusten du gizarte orekatu bat lortzeko, eta emakumeei modu proaktiboan laguntzen ahalegintzen da.
SEKEM Oikocrediten bazkide da 2012. urtetik. Oikocreditek SEKEM finantzatzeko interesa zuen duela zenbait urtetatik, bi erakundeen filosofia eta balioak antzekoak baitziren. Nolanahi ere, 2011n akordio batera iritsi zirenean, Kairoko Tahrir plazan istiluak hasi ziren Egiptoko gobernuaren aurkako altxamenduaren testuinguruan. Oikocreditek eta SEKEMek ordainketa eteteko erabakia hartu zuten une hartako politika ezegonkorra zela ikusirik. Azterketak eta elkarrizketak kontu handiz egin ostean, funtsak 2012ko martxoan entregatu ziren.
Oikocrediten hasierako laguntza 7 milioi dolarreko mailegu bihurgarrian iritsi zen. Funtsak tea ontzikiratzeko makinetan eta lurrak erreklamatzeko inbertitu ziren. 2015ean, maileguaren zati bat kapital bihurtu zen (4,6 milioi euro) eta Oikocreditek funts gehiago inbertitu zituen 5 urterako mailegu batean, eta haren 5,3 milioi dolar ordaintzeke dago.
SEKEM enpresa sozial arrakastatsuaren eredu da, eta bertako komunitateetan nahiz gizarte egiptoarrean eragin adierazgarria izan du. Eragin hori hobeto ulertzeko eta Oikocrediten funtsak in situ nola lan egiten duten ikusteko, OIkocrediten inbertsiogile eta langile batzuk SEKEM bisitatuko dute aste honetan. Haien esperientziei buruz gehiago irakurri blogean.
Archivo > 2016 > noviembre
- 24/11 24/11/16, 12:00 - Oikocreditek Boliviako Fie bankuan duen inbertsioa handitu du
- 23/11 23/11/16, 12:00 - Oikocredit, Triodos Investment Management eta Fidosa entitateek energia hidroelektrikoan inbertitu dute Guatemalan
- 22/11 22/11/16, 0:55 - Aurrezki-kutxen desagerpena: arrazoiak eta ondorioak
- 08/11 8/11/16, 11:00 - Ruandako kafe-sektoreari, hazten ari dena, ematen zaion laguntzari buruzko bideoa
- 07/11 7/11/16, 11:00 - Eztiaren eta intxaurren bertako ekoizleei laguntzea
- 07/11 7/11/16, 11:00 - Mania landatuz landa eremuetako pertsonen bizi- kalitatea hobetzea
- 03/11 3/11/16, 11:00 - Berriz ernetzen hasi den basamortuko lurra