¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Oikocrediten zorroa % 23 hazi zen eta inoiz ez bezalako inbertsioak lortu genituen Afrikan

Oikocrediten zorroa % 23 hazi zen eta inoiz ez bezalako inbertsioak lortu genituen Afrikan

martes, 22 de marzo de 2016

Oikocreditek gaur iragarri ditu 2015eko abenduaren 31n bukatu zen urte osorako emaitzak: 1.000 milioi euroko mugarri historikoa gainditu genuen aktibo totaletan, Afrikan hazkunde esponentziala izan genuen eta dibertsifikazio progresiboa finkatu genuen energia berriztagarrietarantz.

Hauek dira emaitza nabarmenenetako batzuk:

  • 15,4 milioi euroko finkatutako emaitza garbia
  • 1.000 milioi euroko aktibo totalak.
  • Garapenaren finantzaketa-zorroa % 23 hazi zen, eta 900,2 milioi eurora iritsi zen.
  • Afrikan finantzaketa % 52 hazi zen; guztira, 158,1 milioi eurora heldu zen.
  • Ordainketak % 24 hazi ziren; 419 milioi eurora heldu ziren.
  • 102 milioi euroko marka mailega daitezkeen funtsen atzemate garbian.
  • Proposatutako % 2ko dibidendua.

Gure zorroan 69 herrialdeko 809 erakunde bazkide ditugu; hala, 2015. urtea ere arrakastatsua izan da Oikocreditentzat eta Finantza Etikoentzat. Izan ere, soberan bete ditugu gure finantza-, gizarte- eta ingurumen-helburuak. Oikocrediteko inbertsiogileek 15,4 milioi euroko partaidetza izango dute emaitza garbian. Era berean, 15 milioi euroko dibidendu bat proposatu da; aurten ere, % 2ko urteko errendimendua dago.

2015ean, lehentasunezko arloak berriz ere finantzaketa inklusiboa, nekazaritza, energia berriztagarriak eta Afrika izan ziren. Afrikako hazkundean marka hautsi genuen; izan ere, 2014tik zorroa % 52 hazi da.

Horrez gain, nekazaritzan inbertsioak handitu genituen. Sektore horrek oso eragin positiboa du txirotasuna murrizteko, bereziki, ekialdeko Afrikan eta Latinoamerikan. Nekazaritza-zorroa 113,3 milioi eurora arte hazi zen 2015ean, hau da, aurreko urtearekin alderatuz % 39 hazi zen.

Oikocrediteko zuzendari exekutiboa den David Woods-ek adierazi zuen kooperatibak helburu guztiak betez bukatu zuela 40. urteurrena. “Duela berrogei urte mikrofinantzetan inbertitu zuten lehenengoetariko gizarte-inbertsiogileen artean egon ginen. Gaur egun, sektorea hazten ari dela ikusten ari gara, baina bide berriak zabaldu nahi ditugu eta aitzindariak izaten jarraitu nahi dugu berriz ere, enpresa-garapenaren bidez eta energia berriztagarriak bezalako arlo berrietan”. Hori da Woods-ek esan zuena.

Gainera, 2015ean, Oikocreditek 1.000 milioi euroko zenbatekoa gainditu zuen aktibo totaletan, mugarri historiko bat azkenengo bost urteotan hazkunde nabarmena izan duen kooperatibarentzat. Emaitza on horiek gure konpromisoa betetzen jarraitzea ahalbidetu digute, hau da, gure erakunde bazkideei prestakuntza eta babesa ematea. Horrela, gaitasunak garatzeko 140 jarduera egin ditugu, 1,7 milioi euroan, guztira.

2015. urtean, mailega daitezkeen funtsen atzemate garbia 102 milioi eurora heldu zen, hazkunde nabarmena 2014an lortutako 81,5 milioi euroei dagokienez. Marka hautsi duen zenbateko horrek islatzen du gero eta interes handiagoa dagoela inbertsio etikoetan. Horrez gain, Oikocrediteko pertsona eta erakunde inbertsiogileen leialtasuna ere islatzen da. >Kontsulta ezazu hemen 2015eko emaitza ekonomikoei buruzko prentsa-ohar osoa.

> Kontsulta itzazu hemen kooperatibaren zifra gako nagusiak.

« Atzera