¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Buscar

Kapital-inbertsio bat akuikulturan

Kapital-inbertsio bat akuikulturan

yalelo-q4newsletter2015.jpgjueves, 10 de diciembre de 2015

2014. urtean, Oikocreditek Yalelo enpresan kapital-inbertsioa egin zuen lehenengo aldiz, Zambiako nekazaritza iraunkorreko enpresa batean, alegia. Oikocreditek kargu bat du Zuzendaritza Kontseiluan; horrela, Yaleloren operazioak indartzen ditu eta finantzazko, ingurumeneko eta gizarteko helburuak lortzen laguntzen du.

2014ko irailean, Oikocreditek lehenengo kapital-inbertsioa egin zuen Yalelo Ltd enpresan, 2,5 milioi dolarrekoa; Zambiako nekazaritza iraunkorreko enpresa bat da Yalelo. Yalelok tilapia hazten du Kariba lakuan; gero, tilapia tokiko merkatuan saltzen du saltzaile sare baten bidez. Batez ere, emakumeek osatzen dute sare hori. Kapital-inbertsioekin, Oikocreditek Yalelori kapitala lortzeko aukera ematen dio eta gaitasunak eta esperientzia ere eskuratzen ditu Oikocrediteko inbertsio-taldeari esker. Hori lortzeko, Oikocredit Zuzendaritza Kontseiluko kide izatea ere lagungarria da. Bere lehenengo inbertsioa egin ostean, Oikocreditek 2 milioi dolarreko beste inbertsio bat egin zuen Yalelon, 2015eko bigarren hiruhilekoan.

Oikocrediten bigarren inbertsioa onartu zen eta Yaleloren potentzial handiari eta gizarte-inpaktuari esker eman zen. Yaleloren helburua Zambian arrantza-industriarentzako estandar berri bat ezartzea da; hori onuragarria izango da tokiko herritarrentzat, elikadura-segurtasun handiagoa egongo delako eta lana haziko delako. Zambian tilapia hazten bada, tokiko herritarrek arrain freskoa jateko aukera izango dute eta horrek elikaduraren eta ekonomiaren egoera hobetuko du. Oro har, Zambiako herritarren dieta arrainaren menpe dago, batez ere, tilapiaren menpe, proteina-iturria delako. Hala ere, gehiegizko arrantza intentsiboak erreserbak agortu ditu; izan ere, gaur egun, herrialdea inportatutako arrain izoztuaren menpe dago. Batez ere, Txinatik inportatzen da.

Enpresa tokiko arrain-eskaera handia asetzeko gai da, bai Zambian bai eskualdean. Merkatu nazionala babesteaz gain eta herritarrei arrain fresko iraunkorra emateaz gain, akuikulturak soja-babarrunen tokiko industria babestuko du; horrela, proteina asko duen jakia eman ahalko zaio tilapiari.

Yaleloko zuzendari nagusiak, Bryan McCoy-k, azaldu zuen Yaleloren eginkizuna Zambiako akuikulturaren sektorea berriro definitzea dela, geroago, eskualde mailan arrantza-industria liderra izateko. “Hazten ari gara, urtean  8.000 tona produzitzera heltzeko (20 milioi arrain inguru) hurrengo urtean Zambian; izan ere, 12.000 tonara heltzeko hazkundea planeatzen hasi gara. Oikocrediten inbertsioekin, gure helburuetara azkar hurbiltzeko aukera izan dugu, eta aldi berean, hori guztia modu iraunkorrean egiten dela bermatu dugu. Saharaz hegoaldeko Afrikara hedatzeko potentziala ere ikusten dugu; izan ere, eskualdetako merkatuek inportazioak aldatzeko aukerak ematen dizkigute eta hazkunde organikoko aukerak ere bai”. Horixe da McCoy jaunak esandakoa.

Gaur egun, Albert Hofsink, Oikocrediteko zuzendari ohia, Yaleloko Zuzendaritza Kontseiluko kidea da. Albertek 20 urte baino gehiagoko eskarmentua du finantzetan eta arriskuen kudeaketan; gainera, esperientzia du Afrikan bizi eta lan egiteagatik. Horrela, Yaleloren esku jarriko ditu gaitasun gehigarriak eta esperientzia, enpresak bere konpromiso finantzarioak betetzeko eta gizarteari eta garapen iraunkorrari lotutako konpromisoak ere bai.

Yalelok erabiltzen dituen sojazko babarrun guztiak genetikoki eraldatu gabeko organismoak dira.

 

« Atzera

« Atzera