Participa a Oikocredit! Selecciona la regió on vius

Tancar la finestra
Sevilla Catalunya Euskadi

Què són les Associacions de Suport?

Les Associacions de Suport a Oikocredit són col·lectius de persones voluntàries constituïdes legalment en forma d'associacions sense ànim de lucre. Els socis i sòcies d'aquestes associacions duen a terme tasques de sensibilització i difusió de la missió d'Oikocredit i són una part molt important de l'organització. Les Associacions de Suport són sòcies directes de la cooperativa Oikocredit Internacional, i com a tals, representen en ella a tots els seus socis i sòcies de l'estat espanyol. Actualment existeixen 3 Associacions de Suport: Euskadi, Catalunya i Sevilla.

També existeix un grup de voluntariat actiu a Madrid (pots trobar més informació sobre aquest grup i les seves activitats a: www.madrid.oikocredit.es.)

Cerca

Objektibo batetik begira

Objektibo batetik begira

opmeer-reports-at-work-newsletter.jpgdilluns, 07 de de juliol de 2014

Wim eta Pauline Opmeer herbeheretar bikoteak kamioneta hartu eta 16 hilabetez 34.000 km-ko bidaia egin dute Latinoamerikan zehar biek batera, Opmeer Reports-eko (Opmeer-ek berri ematen du) Herbeheretako bikoteak toki ugari bisitatu zituen, hala nola, 15 herrialde baino gehiago, nekazaritza eta mikrofinantza erakunde asko eta Oikocrediten zenbait bulego; horri esker pasadizo, bideo eta argazki profesional asko ekarri dizkigute. Bikotea duela gutxi itzuli zen Herbeheretara eta bertan, bizi izan dutenari buruz haiekin hitz egiteko aukera izan dugu.

Bidaia egin eta gero, Oikocreditek egiten duen lanari buruzko zuen ikuspuntua aldatu egin da?

Duda barik, gizartean inbertitzean genuen simesmena sendotu dugu, baina bereziki, mikrofinantzetan inbertitu beharrarena. 120 mikrofinantzan mailegu-hartzaile baino gehiagorekin argazkiak atera eta hitz egin eta gero, argi ikusi dugu mikrofinantza erabiltzea pertsonei hobera egin dezaten laguntza eta gaitasuna emateko modu eraginkor bat dela. Tokian tokiko enpresetarako ideiak dituzten pertsonei laguntza ematea askoz ere eraginkorragoa dela ikusi genuen. Ideia bera, merkatua ezagutzen duten eta negozio plan bat sortzeko eta mailegu bat eskatzeko iniziatiba hartzen duten herritar horiena denean; orduan bai, pertsona horiei bizitza aldatzeko ematen zaien laguntza benetan eraginkorrra da.

Zuen ustez, laguntza jasotzen duten erakunde horiei zer balio erantsi ematen die Oikocreditek?

Oikocrediten laguntza jasotzen duten erakundeekin hitz egin genuenean Oikocrediten balio erantsia epe luzeko bere sen edo ikuspegia zela esan ziguten. Gainera, Oikocrediten herrialdeko-kudeatzaileak finantzatzen dituzten erakundeetaz uneoro arduratzen direla ikusi genuen. Izan ere, kudeatzaileen ustean, kontua ez da kapitala ematea, kontua aholkuak eta trebakuntza eskaintzea eta jarduerak hobetzea ere bada. Eta guztiek bat egiten dute: Hori izan zen Oikocreditekin lan egiteko arrazoi nagusia.

Bisitatutako erakundeen artean, zein izan zen gehien hunkitu zintuztena?

Oikocrediten laguntza jasotzen duten hainbeste erakunde bisitatu eta gero, gehien hunkitu gintuena Peruko COOPECAN alpaka ekoizleen kooperatiba izan zen. Andesak igotzeko egin genuen bidaia neketsuaren ondoren, itsas mailatik 5.000 metrora lan egiten duen Nicomedes Cochama Yava alpaka ekoizlea ezagutu genuen. Bizi baldintza gogor haiek eta egunero jasan behar zuen muturreko klima zirela-eta, oso harrituta geratu ginen. Artaldea larreratu ahal izateko Nicomedes lazto-buztinez egindako etxola batean bizi da bakar-bakarrik, ez du ez urik, ez eta argindarrik ere. Bizimodu oso latza iruditu bazitzaigun ere, zoragarria izan zen kooperatiban parte hartzeari esker, bere ekoizpen metodoek, artilearen kalitateak eta diru-sarrerek hobera egin zutela ikustea.

Bidaia osoa kontuan hartuta, zer nabarmenduko zenukete?

Inongo zalantzarik gabe, CAPUCAS Honduraseko kafe kooperatiba. Bost egun igaro genituen han eta bertako biztanleek zein Gerardo López herrialde-kudeatzaileak ongietorri paregabea egin ziguten. Kooperatiba ondo ezagutzeko aukera izan genuen eta euren istorioa kontatzeko prest zeuden kide askorekin ere hitz egin genuen. Gure egonaldian, kooperatibak pertsona gazteentzat lanpostuak sortzen zituela eta komunitate sentimendua garatzen zuela ikusi ahal izan genuen. Kooperatibak emakume talde bati haien enpresa martxan jartzen laguntzen ziola ikustea ere zoragarria iruditu zitzaigun.

« Atzera