Participa a Oikocredit! Selecciona la regió on vius

Tancar la finestra
Sevilla Catalunya Euskadi

Què són les Associacions de Suport?

Les Associacions de Suport a Oikocredit són col·lectius de persones voluntàries constituïdes legalment en forma d'associacions sense ànim de lucre. Els socis i sòcies d'aquestes associacions duen a terme tasques de sensibilització i difusió de la missió d'Oikocredit i són una part molt important de l'organització. Les Associacions de Suport són sòcies directes de la cooperativa Oikocredit Internacional, i com a tals, representen en ella a tots els seus socis i sòcies de l'estat espanyol. Actualment existeixen 3 Associacions de Suport: Euskadi, Catalunya i Sevilla.

També existeix un grup de voluntariat actiu a Madrid (pots trobar més informació sobre aquest grup i les seves activitats a: www.madrid.oikocredit.es.)

Cerca

Kafearen zaintza Latinoamerikan

Kafearen zaintza Latinoamerikan

capucas-seasonal-worker.jpgdimarts, 22 de d’abril de 2014

Oikocreditek nekazaritzan arreta jarrita dauka eta hori dela eta, nekazaritzako hainbat balio-kateri laguntza eskaintzen die, bereziki, Latinoamerikako kafearen balio-kateari. Oikocreditek Latinoamerikan duen nekazaritza proiektuen % 36 inguruk kafearekin harremanen bat dute, eta hori dela eta, herrialde askotan inbertitzeko sektore nagusietako bat da . Kafea duela mende asko lantzen da Latinoamerikan. Oraintsu, arin hedatzen den onddo-gaixotasun batek sektore garrantzitsu hori kaltetu du eta nekazariei ere porrota eragin diezaieke. Onddoak kafe-landarearen hostoetan herdoila sortzen du, landarearen hostoak infektatzen ditu, eta ondorioz, jausi egiten dira. Gainera, kafe-landarea ahultzen du eta muturreko egoeretan hil ere egin dezake.

Latinoamerikan, kafe plantazioen % 40k sufritu izan du herdoila. Honduras, Costa Rica, eta Guatemalak larrialdi-egoera adierazi dute gaixotasunak kafearen kalitatean izan duen eraginagatik eta are garrantzitsuagoa den ekoizle txikien ongizate sozioekonomikoan izan duen eraginagatik. Egoera hain larria izanik, ekoizle askok erabaki zailak hartu behar izan dituzte eta gaixotasunaren aurrean sendoagoak diren baina kalitate txarragoa duten motekin berritu behar izan dituzte plantazioak.

Hain zuzen ere, hori izan zen Capucas gisa ezagutzen den Cafetalera Capucas Limitada Kooperatibari gertatutakoa. Kooperatibak Hondurasen ekoizten du kafea eta Oikocrediten laguntza jasotzen du. Capucasek gutxi gorabehera 110.000 kafe zaku ekoitzi eta merkaturatzen ditu urtero eta horren % 45 Estatu Batuetako eta Europako merkatuetan saltzen da zuzenean. Capucas Oikocrediten bazkide da 2010. urtetik eta hainbat mailegu bide jaso ditu instalazioak handitu eta nazioarteko eskaria asetu ahal izateko. Capucasek kalitate oneko kafe bikaina ekoizteko erabakia hartu zuen, modu horretan, Estatu Batuetako, Europako eta Asiako bezeroak mantendu ahal izateko.

Oikocredit Honduraseko herrialde-kudeatzaile den Gerardo López jaunaren arabera, Capucasek erabaki hori hartu ahal izateko, uztak berritzeko epe luzeagoko maileguak behar izan zituen, izan ere, kafe-landareek hiru urte behar izan ohi dituzte lehenengo uzta biltzen den arte. “Capucas bezalako ekoizleei laguntza emateko asmoz, Oikocreditek produktuen eskaintza berrikusi eta ekoizle batzuen maileguak birprogramatu zituen” azaldu zigun Gerardok. Gainera, Oikocreditek Sustainable Harvest nazioarteko inportatzailearekin bat egin zuen, Latinoamerikan herdoilaren erabilera eta kontrolari buruzko hainbat lantegi eta hitzaldi finantzatzeko. Oikocrediten laguntza jasotzen duten hainbat erakundek jarrera proaktibo batekin herdoila kontrolatzeko programa propioei hasiera eman diete. Capucasek kideentzat kafea berritzeko programa bat antolatu zuen; 350 hektarea inguruko lursailak berritzeko eta funtsak, kafe-landareak, nekazaritza-sargaiak eta laguntza teknikoa emateko. Oikocreditek gutxi gorabehera Capucasek egindako programaren % 60 finantzatu zuen.

Kafe-landarearen hostoetan sortzen den herdoilaren mehatxua egon dagoen arren, Oikocredit kafearen balio-kateari laguntza ematen jarraitzeko prest dago eta laguntzen dituen erakundeei finantziazioa, trebakuntza eta euskarri teknikoa ematen jarraituko du. Capucasek espero du kafe-landarearen hostoetako herdoilagatik kaltetuta dauden nekazariek hiru urtean ekoizpenak berreskuratzea, Latinoamerikan Oikocrediten laguntza jasotzen duten beste erakunde askorekin gertatu izan den bezalaxe.

« Atzera