Participa a Oikocredit! Selecciona la regió on vius

Tancar la finestra
Sevilla Catalunya Euskadi

Què són les Associacions de Suport?

Les Associacions de Suport a Oikocredit són col·lectius de persones voluntàries constituïdes legalment en forma d'associacions sense ànim de lucre. Els socis i sòcies d'aquestes associacions duen a terme tasques de sensibilització i difusió de la missió d'Oikocredit i són una part molt important de l'organització. Les Associacions de Suport són sòcies directes de la cooperativa Oikocredit Internacional, i com a tals, representen en ella a tots els seus socis i sòcies de l'estat espanyol. Actualment existeixen 3 Associacions de Suport: Euskadi, Catalunya i Sevilla.

També existeix un grup de voluntariat actiu a Madrid (pots trobar més informació sobre aquest grup i les seves activitats a: www.madrid.oikocredit.es.)

Cerca

Finantzak baino gehiago [elkarrizketa]

Finantzak baino gehiago [elkarrizketa]

9711.jpgdivendres, 05 de d’abril de 2019

Oikocreditek 2018ko finantza emaitzak argitaratu berri ditu. Emaitzei eta aurreikuspenei buruzko azterketa sakonagoa egiteko eta etorkizuneko emaitzak hobetzea helburu betetzen dugun lanari buruz hitz egiteko, Laura PoolOikocrediteko finantza eta arrisku zuzendaria elkarrizketatu dugu Elkarrizketan, halaber, Laurak azaldu digu zer-nolako garrantzia duten esperientzia erabiltzeak eta beharrezko finantza tresnez baliatzeak

Zein da Oikocrediten lan egiteko duzun motibazioa?

Nire ustez, gure lanak eragina du.  Oikocredit inbertitzea eta dirua uztea baino gehiago da. Gure bazkideez eta egiten ari diren lanaz kezkatzen gara.

Eskarmentuhandia dut finantza sektorean, eta ikusi ahal izan dut esperientzia emateak eta finantza tresna zuzenak baliatzeko gaitasuna eskaintzeak aldea zehatz dezaketela. Horixe da gure bazkideekin egiten duguna. Haiexek dira bezeroen bizitzan aldea jartzen dutenak; beraz, oinarri-oinarrizkoa da haiei tresnak eta laguntza ematea. Tokian toki dugun presentzia sendoak laguntzen digu hori egiten.

Halaber, izugarri gozatzen dut gure bulegoko eta nazioarteko kideen talde zabal batekin lanean.  Egunero ikas dezaket nola egiten dituzten negozioak eta nola pentsatzen duten mundu osoko hainbat herrialdetako pertsona askok, eta hori zirraragarria iruditzen zait.

Oikocreditek 2018ko finantza emaitzak argitaratu berri ditu. Zein izan dira alde azpimarragarrienetariko batzuk?

Gure kideek jarritako kapitala hazi zela ikusi genuen; horrekin gure balantze nagusia ere handitu egin zen.  Finantza inklusio eta nekazaritzako zorroetan hazkunde esanguratsua izan dugu, eta, aldi berean, garapenaren finantzaketa zorroak mila milioiko langa gainditu zuen bigarrenez.

Zenbat eta gehiago hazi, orduan eta aukera gehiago izango ditugu gure kideei laguntzeko Afrika, Asia eta Amerikan sarrera txikiak dituzten pertsonen bizimoduan inpaktu positiboa sorrarazten. Gure estaldura politika berriaren ondorioz, neurri handi batean lortu genuen truke fluktuazioen inpaktu negatiboa murriztea, betiere 2017. urtearekin alderatuta.

Guztira izandako emaitzei nabarmen eragiten diete interes tasa txikiek, eta, orotara, 1,3 milioi euro baizik ez dira, behin funtsak ezarrita. Alabaina hori guztia aurreratu genuen, jakinda gure kostuak murrizteko eta gure zorroan mozkinak hobetzeko denbora beharko genukeela, eguneratutako estrategiaren emaitza gisa.

Oikocreditek zergatik sartu zuen estaldura politika berria?

Politika berri honi jarraikiz, dibisetara izandako esposizioaren zatirik handiena estali genuen hirugarrenekin.  Halaxe egiten dugu diru fluktuazioek gure emaitzetan izan dezaketen inpaktu negatiboa mugatzeko.

Hori garrantzitsua da; izan ere, gure bazkideei maileguak tokian tokiko dirua erabiliz eskaintzen jarraitu nahi dugu. Horrek debaluazioen ondorioz dibisetan izandako galeretatik babesten ditu, normalean horien kontra babesteko aukerarik ez dutelako. 

2017ra arte, tokian tokiko txanponean eratutako arrisku funtsa erabili genuen diruaren fluktuazioen eraginak konpentsatzeko. Hala ere, azken urteotan funtsa ia agortu zen osorik.

Oikocrediten helburuetariko bat da bazkideei laguntza ematea premien arabera, ahal den guztietan. Hori dela eta, estaldura politika berriak ahalbidetzen digu zeregin hori betetzen jarraitzea.

Zein neurri ezartzen ari zarete etorkizunean Oikocrediten finantza emaitzak hobetzeko?

Estrategia eguneratu bat dugu; horren arabera erabaki genuen hiru sektoretan eta hazten ari ziren 33 herrialdetan jardutea. Horixe da gaiari heltzeko egin dugun urrats nagusia. Ikuspegi horri lotuta, gure xedea da haztea eta, aldi berean, kostuak murriztea. Gure bazkideei zerbitzua ematen jarraitzeko eta tokian tokiko presentzia izateko aurkitu beharreko oreka dago; bien bitartean ahalik eta efizienteena izatea lortu behar dugu.

Gure estrategia orokorraren barnean sartzen den beste arloetariko bat da maileguetan ditugun mozkinak hobetzea, egindako kostuak hobeto islatzeko eta funtsak beti eskuragarri egoteko. Horrek finantzen aldetik egonkorragoak izaten lagunduko digu, bai eta gure bazkideak babesteko ahalik eta lekurik onenean egoten ere. Era berean, kapitalean inbertitzen jarraituko dugu; horrek normalean errentagarritasun handiagoa sorrarazten du. Kapitalean egindako inbertsioak arrisku handiagoa dauka, baina gure zorroaren hazkunde osoarekin kapital gehigarria sar dezakegu.

{0>Lee la estrategia actualizada de Oikocredit.<}0{>Irakur ezazu Oikocrediten estrategia eguneratua.

ikusi al duzu dagoeneko Oikocredien finantza emaitzei eragin dienestrategia eguneratuaren inplementazioa?

Dagoenekoikusi dugu kostuetan izandako murrizketa txikia, bai eta mozkinetan arian-arian izandako hobekuntza ere. Alabaina, estrategiaren ezarpena bidean dago; hortaz, aldaketen benetako eraginak 2019. urtearen amaieran ikusiko ditugu.

Aldaketei buruz eta Oikocrediten izango duten eraginari buruz gehiago irakurri nahi izanez gero,hona hemen Bart vanEyk inbertsio zuzendariari egindako elkarrizketa

Zuzendaritzak %1eko dibidendua proposatzen du. Nola heldu zinen proposamen horretara?

Proposamen hori espiritu kooperatiboari eutsiz egin zen. Finantza aldetik, %1eko dibidendua ordain dezakegu, baina ez dugu ikusi finantzen ikuspegi batetik. Bestalde, kontuan hartu genuen zein izango zen irtenbiderik onena epe luzera, bereziki gure kide eta inbertitzaileentzat.

Zuzendariak sarrera garbi txikia aurreikusi zuen eta, emaitza gisa, espero genuen dibidenduaren zatirik handiena erreserbetatik ordaindu beharra. Ondoren, zenbait bilera izan genituen gure laguntza elkarteekin eta kideekin, bestelako aukerak aztertzeko, besteak beste, dibidendurik ez ematea, %0,5eko dibidendua, %1ekoa eta abar.

Ekarpenak eskatu genituen jakiteko ea nola erantzungo zieten kideek eta inbertitzaileek hiru aukera hauei; halaber, Oikocreditek finantza aldetik berreskuratzeko duen gaitasuna ere aztertu genuen.

Administrazio Kontseilua izan da %1eko dibidendua proposatu duena, Ikuskapen Kontseiluak babestuta. Hala ere, dibidenduaren gaineko azken erabakia gure kooperatibako kideek hartuko dute ekainean izango den urteko biltzar nagusian.

Oikocrediten estrategia eguneratuan baieztatzen da inpaktu soziala lehenengo gauza dela. Alabaina, horrek oztopatzen al du Oikocrediten finantza arrakasta?

Egia esan, sinetsita nago biak, gizarte inpaktua eta finantza jasangarritasuna, loturik daudela eskutik. Gure iritziz, dimentsio anitzeko ikuspegi batek emaitza hobeak ematen ditu.

Gure bazkideen inpaktu soziala nahiz arriskuak eta itzulkinak aztertu genituen. Ez da jasangarria ez erabilgarria organizazio batentzat, ikusten badugu ez duela arrakastarik izango epe luzera eta oraindik ere horretan inbertitzen dela.

Zenbaitetan finantza arrisku handiagoa hartzen dugu geure gain, organizazio batzuek fokua jartzen dutelako inpaktu sozial altua lortzeko zereginean; hala ere, oreka zuzenari eusten ahalegintzen gara. Kasu horietan, gure bazkideekin lan egiten dugu, haien arrisku kudeaketa eta finantza jasangarritasuna hobetzen laguntzeko.  Horren adibide argia daPrezioen Arriskua Kudeatzeko Programa.

 

« Atzera