Participa a Oikocredit! Selecciona la regió on vius

Tancar la finestra
Sevilla Catalunya Euskadi

Què són les Associacions de Suport?

Les Associacions de Suport a Oikocredit són col·lectius de persones voluntàries constituïdes legalment en forma d'associacions sense ànim de lucre. Els socis i sòcies d'aquestes associacions duen a terme tasques de sensibilització i difusió de la missió d'Oikocredit i són una part molt important de l'organització. Les Associacions de Suport són sòcies directes de la cooperativa Oikocredit Internacional, i com a tals, representen en ella a tots els seus socis i sòcies de l'estat espanyol. Actualment existeixen 3 Associacions de Suport: Euskadi, Catalunya i Sevilla.

També existeix un grup de voluntariat actiu a Madrid (pots trobar més informació sobre aquest grup i les seves activitats a: www.madrid.oikocredit.es.)

Cerca

30 urte bidezko merkataritzarekin

30 urte bidezko merkataritzarekin

dijous, 07 de d’abril de 2016

Maiatzaren 14an, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna izango da; maiatzeko bigarren larunbatean izan ohi da. Bidezko merkataritza Espainian bakarrik 2000 boluntario mugitzen dituen sektorea da; boluntario horiek kontziente dira Latinoamerikako, Afrikako edo Asiako nekazari eta artisau askok jasaten duten tratu bidegabeaz eta lehen munduan saltzen diren artikuluak ekoiztean dauden baldintza gogorrez.

Bidezko merkataritza pobrezia-egoeran bizi ziren 3000 milioi pertsona baino gehiagoren kezkaz sortu zen, duela 3 hamarkada baino gehiago, PNUDren arabera, eta, kasu askotan, behar zutena, garapenerako laguntzak barik, egoera horretatik beraien kabuz irten ahal izateko merkataritza-harreman bidezkoagoak zirelako.

Baina 2016an berezia izango da Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna. Bidezko merkataritzaren hogeita hamar urteak ospatuko dira, Espainiako estatuan daramatzanak, 1986an, Donostian, lehen bi dendak ireki zirenetik, Emaúsen eskutik, eta Kordoban, Sandino kooperatibak (gaur egun IDEAS) sustatuta. Harrezkero, sektorea handitzen joan da, eta mobilizazioko, salaketako edo eragin politikoko edo sentsibilizazioko kanpainak sartu ditu ikastetxeetan.

Hogeita hamar urteotan, historiako une garrantzitsu batzuk hartu behar dira gogoan, besteak beste: Alternativa 3 jarri zen martxan 1995ean, Bidezko merkataritzari eskainitako lehen kafe-txigorgailua, Oikocrediten bazkidea; Bidezko Merkataritzaren Estatuko Koordinakundearen sorrera 1996an, edo salmenten lehen analisia, 2000. urtean. Une horretan egiaztatu zen bidezko merkataritzaren fakturazioa 7 milioi euro baino gehiagokoa zela (2014an, Koordinakundearen azken azterlanaren arabera, 33 milioi euro baino gehiago). Hamarkada honetan, Oxfam Intermonen kafea ere 2000. urtean banaketa-kate handian (Bonpreu) sartu dela aipatu behar da, edo Fairtrade Ibérica fundazioa, 2005ean.

Bidezko merkataritza eta finantza etikoak eskutik

Bidezko merkataritza eta finantza etikoak eskutik. Oikocreditetik, bidezko merkataritzako 61 erakunde inguru finantzatzen ditugu, eta horrek hobetu egiten ditu langileen bizi-baldintzak. Bidezko merkataritzaren eta finantza etikoen eta gizarte-ekonomiaren arteko sinbiosiaren sinbolo gisa, Katalunian, esaterako, maiatzaren 14ko ospakizunean “Som Comerç Just, Som Banca Ètica” (Bidezko Merkataritza gara, Banku Etikoa gara) kanpainaren barruko zenbait ekitalditan parte hartuko dugu. Astebete lehenago, apirilaren 7an, antzeko jarduerak egongo dira Vallsen.

« Atzera