Participa a Oikocredit! Selecciona la regió on vius

Tancar la finestra
Sevilla Catalunya Euskadi

Què són les Associacions de Suport?

Les Associacions de Suport a Oikocredit són col·lectius de persones voluntàries constituïdes legalment en forma d'associacions sense ànim de lucre. Els socis i sòcies d'aquestes associacions duen a terme tasques de sensibilització i difusió de la missió d'Oikocredit i són una part molt important de l'organització. Les Associacions de Suport són sòcies directes de la cooperativa Oikocredit Internacional, i com a tals, representen en ella a tots els seus socis i sòcies de l'estat espanyol. Actualment existeixen 3 Associacions de Suport: Euskadi, Catalunya i Sevilla.

També existeix un grup de voluntariat actiu a Madrid (pots trobar més informació sobre aquest grup i les seves activitats a: www.madrid.oikocredit.es.)

Cerca

Kooperatibak, bankuak eta garapen-ekonomia: Oikocreditera heldu arte Gieskesek egin duen ibilbidea

Kooperatibak, bankuak eta garapen-ekonomia: Oikocreditera heldu arte Gieskesek egin duen ibilbidea

Thos-Gieskes-Oikocredit.jpg2017ko d’abril 03, dilluns

Gaur, Thos Gieskes Oikocrediteko kide izatera igaroko da, zuzendari exekutibo izendatu baitute. Garapen-ekonomian esperientzia jaso eta banku kooperatiboen lidergo-postuetan hogeita hamar urte baino gehiago eman ostean, Gieskes izugarri pozik dago bere konfiantza osoa daukan erakunde batean izango duen eginkizunagatik.

Nola deskribatuko zenuke zure burua?

Lantaldean aritzea eta guztiok batera arrakasta lortzea funtsezkoa da niretzat. Arraroa eman dezake nire gisako pertsona baten ahotik hori entzutea, urte askoan egin baitut bankuetan lan, baina zenbakiak garrantzitsuak diren arren, pertsonak are garrantzitsuagoak dira. Talde arrakastatsu askoren parte izan naiz, eta horren alderik onena zera da: lortutako arrakastak batera ospatzea eta erronkei guztiok batera aurre egitea da.

Rabobanken ia hogeita hamar urtez egin duzu lan, egoitza Herbehereetan duen nazioarteko banku batean. Zerk bultzatzen zaitu erakunde finantzario kooperatibo batentzat lan egiten jarraitzera?
Urte hauetan zehar, eredu kooperatiboa oso boteretsua dela ikasi dut. Kooperatibak, funtsean, helburu edo jomuga komun bat duten pertsonek osatzen dituzte, euren artean elkartu eta helburuak lortzeko ahalegina egiten dutenak. Esperientziak erakutsi dit jomuga komun bat duten lider sendoak eta pertsona kartsuak biltzeak enpresa batek benetan aurrera egitea eragin dezakeela. Horrez gain, antolatzeko eta erakundearen barruan norabidea mantentzeko modu bikaina ere bada.

Zerk bultzatzen zaitu zehazki Oikocrediten lan egin nahi izatera?
Zuzendari exekutibo izateko lan-eskaintza ikusi nuenean, nire emazteari begiratu eta esan nion: «Lan hau niretzako dela dirudi». Oikocrediten inguruan zenbat eta gehiago irakurri —bere misioa, balioak, munduan garatu nahi duen eginkizuna— orduan eta argiago neukan hori zela nire egitekoa. Asko animatu ninduen jakin nuenean duela berrogei urte pertsona talde bat bildu zela dirua modu hobean inbertitzeko helburuarekin. Oikocredit pertsonengan inbertitzeko helburuarekin sortu zen, eta hori da nire pentsamoldea.
Horrez gain, negozio-plan solidoa eta misio soziala uztartzea posible dela uste dut. Gizarte-lan bikaina egiten duten erakunde asko ezagutzen ditut, baina ez dituzte alderdi profesionala eta finantzarioa betetzen. Bi alderdiak dira beharrezkoak eta hori da, hain zuzen ere, Oikocredit erakundeari dagokionez baloratzen dudana.

Nola lotzen da zure pasioa edota zure esperientzia Oikocrediten ikuspegiarekin [gizarte global eta justu bat, non baliabideak modu jasangarrian partekatzen diren eta pertsona guztiak bizimodu duin bat eraikitzeko behar dituzten aukerekin ahaldunduta dauden]?
Pertsonekiko nire pasioa eta garapen-ekonomialari gisa daukadan esperientzia, nire banku- eta lidergo-gaitasunekin batera, bat datoz Oikocrediten ikuspegiarekin. Ikuspegi horrek bat egiten du duela urte asko Nikaraguan ikasi nuenarekin. Nikaraguako kafearen uztan egiten den lan boluntarioari buruzko tesia prestatzen ari nintzela, zera ikasi nuen: pertsonei emandako laguntza guztiz boteretsuagoa dela euren buruei laguntzeko baliabideak eskaintzen zaizkienean. Hori jasangarria da. Beti egongo da krisialdiren bat non irtenbide bakarra premiazko donazioak diren, baina, denborarekin, irtenbiderik onena pertsonei euren buruaz jabetzeko aukera ematea da. Hori da Oikocreditek egiten duena, eta ederra da.

Zure aurreko lanetako zer esperientziak eman dizute Oikocrediteko zuzendari exekutiboa izateko prestakuntza?
Azken hogeita hamar urteek, zeinetan munduko toki desberdin askotan bizi eta lan egin dudan, lanpostu honetarako prestatu naute. Berriki Sydneyn izan dudan esperientzian Rabobanken negozioak izan ditut nire ardurapean, 30.000 milioi australiar dolarreko balantzearekin eta eskualde osoan 1.200 nazioarteko langile desberdinekin. Negozio-zorro bat modu egoki eta arrakastatsuan kudeatzen jakiteko behin betiko proba izan da niretzat. Garapen ekonomialari eta finantza-aditu gisa, Oikocrediten gizarte nahiz enpresa alderdietan laguntza eman dezaket.

Herrialde desberdinetan lan egin izan duzu eta orain nazioarteko beste erakunde batekin bat egin duzu, zerk erakartzen zaitu nazioarteko lanari dagokionez?
Oritzen dudanetik, beti izan dut nire burua munduko hiritartzat holandartzat baino. Zoragarria da herrialde, kultura, jatorri eta erlijio desberdinetatik datorren jendearekin biltzea eta gure artean konektatzea posible dela ikustea.
Herrialde eta kultura desberdinengandik asko daukagu ikasteko, jendeak ezagutza mota desberdinak dituelako. Esaterako, Latinoamerikako nekazaritzaren inguruan ikasitakoak ikuspegi desberdina —baina ezinbestekoa— eman zidan Australian burutu nuen lanerako. Bi pertzepzioak eta esperientziak izatea nire garapenerako gakoak izan dira.

Zer uste duzu Oikocrediten emango dituzun lehenengo hilabeteetan aurkituko duzula?
Egia esan, nire lankide berriak ezagutzea espero dut eta Oikocreditek nola funtzionatzen duen sakonki ulertzea. Beraz, galdera asko egitea espero dut eta ahal bezainbeste ikastea. Egundokoa izango da nire ezagutzak eta esperientziak erakundearen hobekuntzari nola lagun diezaioketen ikustea.

 

« Atzera